Erabiltzaile Tresnak


gizt:2:3:4

Nafarra

Amaiurko sarrerako arkua

Iruñea izan zen antzina Euskal Herriko hiri nagusia eta, dirudienez, handik zabaldu ziren hainbat berrikuntza inguruetara. Horietako batzuk Euskal Herri osora edo gehienera hedatu ziren. Esate baterako, -a batekin amaitzen diren hitzei artikulua eransten zaienean, -a + a-a gertatu da Euskal Herriko erdigunean: plaza + aplaza. Hauxe da bilakaera horren eremua: Nafarroa gehiena, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Gipuzkoako ekialdea. Nafarroari dagokionez, ertz biak daude eremutik kanpo: Erronkari eta Zaraitzu ekialdean, eta Burunda mendebalean. Antzina Ameskoa eta Lana ibarrak ere eremutik kanpo zeuden. Beste berrikuntza batzuk, berriz, Nafarroara mugatu ziren eta horiek dira hemen erakutsiko ditugunak.

Esan dezagun, dena dela, Nafarroako iparraldeko herriak Iruñetik urrun egon direla, eta Ipar Euskal Herriko hiriguneekin eduki dute hartu-emana. Hori dela eta, Nafarroan egindako berrikuntza zenbait ez dira alderdi haietara hedatu. Gehienbat Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Luzaide eta Baztan izan dira bereiz samar ibili diren eskualdeak.

Nafarroako mendebaleko eskualdeek ere urrun eduki dute Iruñea eta gertu Gipuzkoako hiriguneak. Gainera, XVIII. mendeaz gero, handia izan da euskara giputzaren indarra eta, aldiz, Iruñeak, aspaldi erdaldunduta zegoenez, ez zeukan eskualde horiek beraganatzeko gaitasunik. Hori dela eta, Araitz-Betelu, Larraun, Basaburua eta Imotz ibarretan euskara giputzaren eragina nabari da, eta baita Bortzirietan eta Sakanako mendebalean ere.

Beheko mapan, puntu bakoitzean klik eginez gero, hango hizkeraren lekukoak ikusi edo entzun ahal izango dituzu. Aldameneko mapan Euskaltzaindiak onartutako herri izenak ageri dira, eta behekoan administrazioak onartutako izen ofizialak.

Azpieuskalkiak eta hizkerak

Lau azpieuskalki eta hiru hizkera ageri dira euskara nafarrean. Hauexek dira azpieuskalkiak:

Hauexek dira hiru hizkera bereziak: Burundakoa, mendebaleko, erdialdeko eta euskara nafarraren arteko lotura egiten du; Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi eskualdekoa, euskara nafarraren eta nafar-lapurtarraren arteko lotura egiten du; eta Aezkoa ibarrekoa, euskara nafarraren, nafar-lapurtarraren eta ekialdeko nafarraren arteko lotura egiten du.

Ekialdeko nafarrera ere aipatu behar dugu atal honetan, alegia, Zaraitzun eta Erronkarin hitz egin izan den euskara. Biak ala biak XX. mende hondarrean desagertu dira. Zaraitzu eta Erronkari ibarretako hizkerak ezberdinak dira, baina antzekotasunik ere badute. Mendi garaiez inguratutako ibarrak dira biak, eta ondorioz, ibar hauetako hizkerak oso ezberdinak dira gainerako guztien aldean. Ildo beretik, batasun handia dute euren barnean. Horrez gain, harremana estua izan dute Zuberoa eta Nafarroa Beherearekin, baita Nafarroako gainerako alderdiekin ere. Erronkariko hizkera zubererarekin lotu izan da, baina azentua da bien arteko kidetasunik esanguratsuena. Erronkarieraz mintzatzen zen azken hiztuna, Fidela Bernat, 1991. urtean hil zen. Zaraitzuerako azken hiztunak ere XXI. mende hasieran isildu ziren.

Ezaugarriak

Adobe Flash Plugin beharrezkoa da eduki hau bistaratzeko.

AHOTSAK: Alicia Villanueva (Esteribar)

Bideo gehiago: Abaurregaina, Arbizu, Erroibar, Garralda, Hiriberri, Oitz


Arauak

  1. Azentu indartsua dago euskalkiaren eremu gehienean. Erdiguneko eta sortaldeko azpieuskalkietan azkenaurreko silaban egon ohi da: launbéta ‘larunbata’, launeindéko ‘lagunarendako’, esate baterako, Baztanen. Ipar-sartaldeko azpieuskalkian ere indartsua da, baina han hitzaren hasieratik kontatuta, bigarren silaban egon ohi da: larúnta ‘larunbata’. Hego-sartaldeko azpieuskalkiko azentua ez da hain indartsua.
  2. Azenturik gabeko bokalak galtzeko joera dago; aferesi eta sinkopa adibideak ohikoak dira. Alde batetik, ekarrikárri, ikusikúsi gisako aldaerak sortzen dira eta, bestetik, aberatsabrats, ateraatra, baterebatre gisakoak. Oraingo honetan ere hego-sartaldeko azpieuskalkia dago eremutik kanpora.
  3. Erdaratik hartutako hitzetan -on eta -ion amaierak -ona eta -iona egin dira: balkona ‘balkoia’, limona ‘limoia’, abiona ‘abioia [hegazkina]’, kamiona ‘kamioia’.
  4. Instrumental kasuan -s ahoskatzen da: burus, eskus, oines… Ipar-sartaldeko azpieuskalkia, Baztan-Zugarramurdi-Urdazubi eskualdea eta Burunda daude eremutik kanpora.
  5. Adizkien singularreko 2. pertsonan y- eransteko joera egon da Nafarroa gehienean: yaiz ‘haiz’, yabil ‘habil’…
  6. NOR-NORI-NORK saileko adizkietan -it- da pluralgilea erdiguneko eta sartaldeko azpieuskalkietan: ttit (< ditit) ‘dizkit’, ttio (< ditio) ‘dizkio’, nittion ‘nizkion’…
  7. NOR-NORI saileko adizkien iraganaldian -ki- erroa dago euskalkiaren eremu gehienean: zakidan ‘zitzaidan’, zakion ‘zitzaion’… Ipar-sartaldeko azpieuskalkia eta Baztan-Zugarramurdi-Urdazubi eskualdea daude eremutik kanpora. Sakanako erdigunean orainaldian ere erro horixe dago: dakit ‘zait’, dakik / dakin ‘zaik / zain’, dakiyo ‘zaio’…

URTSUKO JAUREGIA (ARIZKUN)

Garatu gabeko arauak

Erabatekoak ez diren arauen artean honako hau aipatu behar da.

  1. ua- aurrean g- eransten da ondorengo hitzotan: gua / guaye ‘(hi) hoa’, guai ‘orain’, guartu ‘ohartu’, guatze ‘ohea’.

Lexikoa

Hona hemen euskara nafarrean erabili ohi diren zenbait hitz berezi: arroitu / asots ‘zarata’, at(r)ija ‘usina’, banabar ‘babarruna’, barride ‘auzunea’, beratz ‘biguna’, dermio ‘eremua’, estrabila ‘ukuilua’, galtzina ‘karea’, goatze ‘ohea’, jainkoaren gerriko / jainkoaren paxa ‘ostadarra’, listu ‘tua’, orantz ‘legamia’, ostots / ortots ‘trumoia’, sor ‘gorra’, ugalde ‘ibaia’, zata ‘abarka’…Ultzama

Eremu murritzagoa daukate beste hauek: amina ‘amona’, bota ‘erori’ adierarekin, hagitz / (t)xoil ‘oso’, ja ‘ezer’, kalma ‘hodeia’, udondo ‘udazkena’…

Hilabeteen izen batzuk ere bereziak izan dira: izotzil ‘urtarrila’, garagarzaro ‘ekaina’, garil ‘uztaila’, urri ‘irail’ adierarekin, lastail ‘urria’.

Aldaerak

Hauexek dira euskara nafarraren bereizgarri nagusi: atzendu ‘ahaztu’, aunitz / aunditz ‘anitz’, bulkatu ‘bultzatu’. Eremu murritzagoa daukate ondorengoek: altzin ‘aitzin’, altzur / ailtzur ‘aitzur’, eke ‘ke’, ekendu ‘kendu’, erte ‘arte’, ertsi ‘itxi’, esene ‘esne’, esenatu ‘esnatu [itzarri]’, negel / legen ‘igel’, opatu ‘topatu’…

Beste lekuko batzuk

Hemen entzun daitezke beste lekuko batzuen ahotsak:

  • beste batzuk Nafarroako Gobernuak duen Mediateka artxiboan.

Erreferentziak

  • Aranzadi Zientzia Elkartea. 1983-1990. Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (2 ale). Donostia.
  • Apalauza, Amaia. 2008a. “Nafarroako ipar-mendebaleko euskara: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu”. Fontes Linguae Vasconum, 40, 107. zenb., 63-104.
  • —— 2008b. Imozko euskara. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Apalauza, Amaia eta Kontxi Arraztio. 2007. Araitz-Beteluko ahotsak. Iruñea: Nafarroako Gobernua, Beteluko Udala eta Araizko Udala.
  • Artola, Koldo. 1985. “Ezkabarteko euskara”. Eusko Ikaskuntza, Hizkuntza eta Literatura-4: 95-111.
  • —— 1992. “Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua dela-eta (hurbiltze-saiakera)”. Fontes Linguae Vasconum, 24, 60. zenb., 187-227.
  • —— 2001. “Olaizko euskal eskuizkribuak”. Fontes Linguae Vasconum, 33, 88. zenb., 485-519.
  • Cabodevilla, Josu. 1991. Aetzen uskara. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Camino, Iñaki. 1997. Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • —— 1999-2001. “Goñerriko hizkera”. Anuario del Seminario de Filologia Vasca “Julio de Uquijo”, 33-1: 5-78, 34-1: 137-196 eta 35-2: 445-509.
  • —— 2004. Hego-nafarrera. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Camino, Iñaki (arg.). 1998. Nafarroako hizkerak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
  • Erdozia. Jose Luis. 2001. Sakana erdialdeko euskara. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • —— 2002. “Bakaikuko hizkera”. Fontes Linguae Vasconum, 34, 90. zenb., 269-306.
  • —— 2004a. Sakanako hiztegi dialektologikoa. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • —— 2004b. “Irañetako euskara”. Fontes Linguae Vasconum, 36, 97. zenb., 487-517.
  • —— 2006. Altsasuko euskara. Altsasu: Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatea.
  • Erdozia, Jose Luis eta Patxi Flores. 2004. “Lizarrabengoko hizkera”. Fontes Linguae Vasconum, 36, 95. zenb., 53-88.
  • Etxaide, Ana M. 1989. El euskera en Navarra. Encuestas lingüísticas (1965-1967). Eusko Ikaskuntza, Hizkuntza eta Literatura-8.
  • Etxebarria, Jose Maria eta Juan Manuel Etxebarria. 1991. Euskalki guztien etno-testuak. Bilbo: Labayru Ikastegia.
  • Euskalerria Irratia. 1990-1993. Nafarroako euskaldunen mintzoak (2 liburu eta 5 kasete). Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Gaminde, Iñaki. 1985. Aditza ipar goi nafarreraz (3 ale). Iruñea: Udako Euskal Unibertsitatea.
  • Holmer, Nils M. 1964. El idioma vasco hablado. ASJUren gehigarriak-5. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Hualde, Jose Ignacio. 1997. Euskararen azentuerak. ASJUren gehigarriak-42. Donostia eta Bilbo: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Huarte, José Vicente. 2003. Estudio del léxico de la casa en los dialectos vascos de Navarra. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Ibarra, Orreaga. 1995a. Ultzamako hizkera. Inguruko euskalkiekiko harremanak. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • ——1995b. “Cispamplonés hizkeraren inguruan”. Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”, 29-1: 267-318.
  • —— 2000. Erroibarko eta Esteribarko hizkera. Iruñea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  • —— 2007. Erroibarko eta Esteribarko hiztegia. Iruñea: Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia.
  • Irizar, Pedro. 1981. Contribución a la dialectología de la lengua vasca (2 ale). Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala.
  • —— 1992a. Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional (2 ale). Iruñea: Euskaltzaindia.
  • —— 1992b. Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional. Iruñea: Euskaltzaindia.
  • Izagirre, Kandido. 1966. “Ultzamako euskeraren gai batzuk”. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 22: 403-467.
  • —— 1967. “Altsasuko euskeraren gai batzuk”. Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”, 1: 45-97.
  • Izeta, Mariano. 1996. Baztango hiztegia. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Karasatorre, Rafael. 1993. Barranca-Burunda. Iruñea.
  • Lakar, Maite eta Nora Iriarte. 2003. Bortzirietan aditutakoak. Iruñea: Nafarroako Gobernua eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.
  • Lakar, Maite eta Amaia Apalauza. 2005. Malerreka solasean. Ahozko tradizioaren bilduma. Iruñea: Nafarroako Gobernua eta Malerrekako Mankomunitatea.
  • Lakar, Maite eta Ana Telletxea. 2006. Baztan solasean. Iruñea: Nafarroako Gobernua eta Baztango Udala.
  • Montoya, Estibalitz. 2004. Urdazubi eta Zugarramurdiko euskara. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Navarro, Javi, Jose Navarro eta Mari Lurdes Andueza. 2009. Lizarraga Ergoieneko euskara. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • N’Diaye, Geneviève. 1970. Structure du dialecte basque de Maya. Paris & The Hague: Mouton.
  • Olano, Mikel. 1998. Areso eta Leitzako hizkerak. Leitza: Nafarroako Gobernua, Leitzako Udala eta Aresoko Udala.
  • —— 2005. Aio, Leitze! Leitzako euskararen hiztegia. Leitza: Leitzako Udala.
  • Ondarra, Francisco. 1965. “Voces vascas de Bacaicoa”. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 21: 386-412.
  • —— 2005. “Bakaikuko euskal hitzak, esaerak etab”. Fontes Linguae Vasconum, 37, 100. zenb., 481-523.
  • Pagola, Rosa M. 1992. Euskal fonetika Nafarroan (2 ale). Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Salaberri, Patxi. 2000. “Luzaideko euskara, Mezkirizkoaren eta Aezkoakoaren argitan”. [K. Zuazo, arg.], Dialektologia gaiak: 221-259. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Salaburu, Pello. 1984. Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia: fonetika eta fonologia (2 ale). Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Salaburu, Pello eta Maite Lakar. 2005. Baztango mintzoa: Gramatika eta Hiztegia. Iruñea: Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia.
  • Solis, Gregoria. 1993. “Lizarragako euskararen azterketa”. Fontes Linguae Vasconum, 25, 62. zenb., 95-123.
  • Zelaieta, Edu. 2008. Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa. Iruñea: Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia.
  • Zuazo, Koldo. 2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Donostia: Elkar.
  • Zubiri, Juan Jose eta Patziku Perurena 1998. Goizueta eta Aranoko hizkerak. Leitza: Nafarroako Gobernua, Goizuetako Udala eta Aranoko Udala.

Gaian Sakonduz

Eskualde batzuetako mintzoak

Sakanako hiztegia, hemen (pdf-n, denbora behar du kargatzeko)

Baztango gramatika eta hiztegia, hemen(pdf-n, denbora behar du kargatzeko)

Erroibarko eta Esteribarko hiztegia, hemen(pdf-n, denbora behar du kargatzeko)

Beste lekukotasun gehiago hemen

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Nafarra", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3