Erabiltzaile Tresnak


gizt:5

Euskararen tratamenduak eta aditz alokutiboa

Formari dagokionez, euskaraz, inguruko hizkuntzetan bezala, bigarren pertsonako izenordainaren eta adizkiaren arabera aldatzen dira tratamenduak (hi haiz, zu zara, xu xira, berori da). Baina, inguruko hizkuntzetan ez bezala, aditz alokutiboaren erabilera da tratamendu batzuen bereizgarria: hitanoak, esaterako, eskatzen du (hura) duk/dun aditz alokutiboa erabiltzea eta ez hura da adizki neutroa edo eztabadakoa. Tratamendu ugari ditu euskarak, edo, hobeto esateko, euskararen euskakiek. Izan ere, tratamendu batzuk galzorian daude gaur egun (beroriketa, esate baterako), eta beste batzuk euskalki edo hizkera batzuetan baino ez dira gordetzen (xuka alokutiboa).

Bestalde, hizkuntzaren erregistroaren arabera eta solaskideen arteko harremanean pisuzkoak diren gizarte-aldagai batzuen arabera (adina, sexua, hierarkia…) hautatzen da tratamendua: hitanoa, adibidez, lagunarteko erregistroari dagokio bete-betean; eta solaskidearen eta hiztunaren sexua erabakigarriak dira xuka alokutiboaren erabileran.

— Egilea: Xabier Alberdi

Gaian sakonduz

Xabier Alberdi Larizgoitia: [|Euskararen tratamenduak: erabilera]], Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia sailean irakurritako doktoretza-tesia, 1994.

Xabier Alberdi Larizgoitia: Euskararen tratamenduak: erabilera, Iker-9, Bilbo: Euskaltzaindia, 1996.

lanaren aipamena nola egin...

Xabier Alberdi, "Euskararen tratamenduak eta aditz alokutiboa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3