Erabiltzaile Tresnak


gizt:5:1:4

Zuka eta xuka alokutiboa

Esan dugu euskaraz hainbat modu dauzkagula solaskideari zuzentzeko, eta modu bat edo bestea aukeratu, era bateko edo besteko adizkiak eta hizkuntza-ezaugarriak erabiliko ditugula. Horiek aztertuko dira atal honetan, zehazki, zuka eta xuka alokutiboko tratamenduak.

Ezaugarri nagusiak

Ekialdeko euskalkietan, hikako adizki alokutiboen parean, zukako eta xukako adizki alokutiboak ere badituzte:

  • Aita joan da [ez-alokutiboa edo eztabadakoa]
  • Aita joan duk/dun [hikako alokutiboa]
  • Aita joan duzu [zukako alokutiboa]
  • Aita joan duxu [xukako alokutiboa]

Bada, aurreko bi aldagaiak konbinatuz (pertsona-izenordaina -zu, xu- eta adizki alokutiboen erabilera) sortzen dira zukako eta xukako tratamendu alokutiboak:

Zuka alokutiboa:

  • Zu zara
  • Aita joan duzu

Xuka alokutiboa:

  • Xu xira
  • Aita joan duxu

— Egilea: Xabier Alberdi

lanaren aipamena nola egin...

Xabier Alberdi , "Zuka eta xuka alokutiboa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3