Erabiltzaile Tresnak


gizt:5:5:2

Brownen eredu teorikoa egiaztatzeko saioak

Brownek eta Gilmanek bere teoria sortu zuten hamarkada horretan espezialista asko hasi ziren lanean gai hauen inguruan munduko zenbait tokitan. Teoria horrek eragin handia izan zuen, eta berehala sortu ziren eredua egiaztatu, gezurtatu nayhiz berritzeko saioak han-hemenka. Horien artean badira izen batzuk besteen gainetik nabarmentzen direnak, eta horiek dira hemen aztertuko ditugunak, multzoka banatuak. Lehenbiziko atalak Friedrich-ek (1966) egin lanak osatzen du, hamar bereizkuntzako sistema proposatzen duenean; bigarren atala Rubin-i (1962) dagokio, hipotesi horiek balio zuten edo ez Paraguaiko elebidunen artean ikerketak eginez aztertzen saiatu baitzen; hirugarren atal batean daude Slobin, Miller eta Porter (1968), eta hauek merkataritzako erakunde bateko harremanen ezaugarri batzuk aztertu zituzten.

— Egilea: Xabier Alberdi

lanaren aipamena nola egin...

Xabier Alberdi, "Brownen eredu teorikoa egiaztatzeko saioak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3