Erabiltzaile Tresnak


gizt:5:5:3

Brownen diakroniazko bi hipotesiak egiaztatzeko saioak

Brown eta Gilmanen (1960) hipotesi nagusietako baten arabera XX. mendean elkartasunaren ardatza gailendu da sartaldeko hizkuntzen eremu zabalean. Hots, gaur egun, joan den mendean eta aurreragokoetan ez bezala, botere- eta gizarte-mailako desberdintasunak gero eta gutxiago kodetzen bide dira tratamendu ez-elkarrekiko edo asimetrikoen bidez. Beraz, Brownen iragarpenari kasu eginez gero, gaur egungo tratamendu-usarioetan harreman simetrikoak (T-T edo V-V) nagusitzen ari dira eta botere-desberdintasunak (inola eta inongo gizartetan desagertu ez direnak), elkartasunik ezaren agergarritzat jotzen den V-V tratamendu simetrikoaren bidez adierazten dira.

Xabier Alberdi

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Brownen diakroniazko bi hipotesiak egiaztatzeko saioak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3