Erabiltzaile Tresnak


gizt:5:5:3:5

Weinberg (1969, 1970)

Weinbergen ikerketa berariaz Brownen hipotesi diakronikoak Argentinako Buenos Aires probintzian egiaztatzeko xedez burutu zen. Ikerketa bi eratakako langaietan oinarritu zen: alde batetik, XX. mendearen lehen hamarkadako 28 antzerki-lan argentinar arakatu ziren; beste alde batetik, Slobinenaren antzeko galde-sorta baten bidez, Bahía Blanca( ) hiriko adin desberdinetako (15-25, 35-45, +55) 60 hiztunen artean bildutako emaitzak ikertu ziren. Ikerketa “pseudojoerakoa” izan zen, hots, adin-multzo bakoitzeko hiztunen jokaerak beraien sozializazio soziolinguistikoaren garai desberdinak eta garaian garaiko tratamendu-usarioak utzi beharko zituen agerian.

Bi datu-multzoen emaitzak bat etorri ziren eta ikerketak, oro har, baieztatu egin zituen Brownen diakroniazko bi hipotesiak: erabilera simetrikoen hedakuntza, asimetrikoen kaltetan; eta T elkarrekikoaren gorakada nabarmena. Gainera, antzerki-lanen biluzketatik ateratako emaitza lagungarriek bizilekuaren (hiria/herri nekazaria) eta gizarte-klasearen garrantzia utzi zuten agerian: tratamendu asimetrikoa sarriago gertatzen zen nekazari-herrietako eta behe-mailako gizarte-klaseetako hiztunen artean. Bahía Blancan bildutako emaitzek, ostera, ez zuten gizarte-klasearen araberako desberdintasunik erakutsi.

Hona hemen, Weinbergen ondorio-hitzak:

“La comparación de los usos de principios de siglo con los actuales revela la existencia de un amplio proceso de cambio, ya que en la mayor parte de los casos considerados se ha producido una evolución entre uno y otro momento. Si consideramos estos cambios de acuerdo al esquema expuesto por Brown y Gilman, vemos que entre ambos sistemas de tratamiento han ocurrido los dos tipos de cambio señalados por estos autores. Así en las relaciones familiares de principio de siglo si bien hay indicios de que se estaba operando una transformación se manifestaba aún un predominio de la noción de autoridad sobre el criterio de solidaridad, determinando que cuando ambos criterios se hallaran en conflicto se optara en general por tratamientos asimétricos; en la actualidad se ha cumplido dicho cambio y existe un predominio más o menos acentuado de tratamientos solidarios. Por otra parte, en la mayoría de las relaciones de tipo social o afectivo, en las que encontrábamos durante la primera década del siglo un uso predominante de tratamientos recíprocos formales, se ha pasado ahora a un trato igualmente recíproco pero cercano.

Por último, podemos señalar que no sólo la comparación entre los dos momentos pone de manifiesto el cambio operado entre ellos, sino que la consideración de cada uno de los dos sistemas en particular revela también el cambio en vías de realización, observable tanto a principios de siglo por la coexistencia de dobles usos (…), como en la actualidad en que (…) aún coexisten diversas pautas, lo que testimonia que el proceso de cambio se encuentra todavía en desarrollo.” (Weinberg, 1970:22)

— Egilea: Xabier Alberdi

lanaren aipamena nola egin...

Xabier Alberdi, "Weinberg (1969, 1970)", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3