Erabiltzaile Tresnak


gizt:6

Euskararen batasunaren historia

Aurkezpena

MITXELENA, EUSKARAREN BATASUNAREN EGILEA Hemen aztertuko dugu nola egin duen euskarak batasunarekin aurrera. Ez da kontu erraza izan batere, Euskaltzaindia sortu zenetik izan baita hori Akademiaren helburu argietako bat. Koldo Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak aztertu zuen historia luze hori bere doktoretza tesian. Hemen ez da errepikatuko berriz ere historia berbera: batasunaren xehetasunak kontatuko dira, bai, baina Arantzazun 1968an lehenbiziko eredua aurkeztu zenetik. Hortaz, batasuna benetan nola egin den kontatu nahi da hemen, lorpen handia izan baita hori.

BATASUNA EGITEN, argazki hau Gandiagak atera zuen Lizundiaren makinarekin Hizkuntzen batasun idatzia egitea ez da bide laburra izaten, betiere jauzi handia gertatzen baita hizkuntza mintzatutik hizkuntza idatzira pasatzen garen aldi oro. Jauzi horren zenbatekoa handiagoa izaten da, gainera, delako hizkuntza horrek ez baldin badu behar bezala garatu hizkera landuaren erregistrorik. Ez dugu berdin hitz egiten etxean garenean, tabernan gure adiskideekin, edo jende aurrean mintzatu behar dugunean, esaterako: erregistro desberdinak erabiltzen ditugu, anitzetan horren kontzientzia argirik ez badugu ere.

HEMEN EMAN ZIREN LEHENBIZIKO URRATSAK 1968AN Esan bezala, lehenbiziko urratsak Arantzazun eman ziren. Han hartutako erabakiek nolako harrera zuten ikusteko, hamar urteko epea eman zuen Euskaltzaindiak. Bergaran egin zen 1978an hurrengo batzarra, eta harrera hori aztertu zen, hain zuzen ere. Dena dela, tartean Euskaltzaindiak segitu zuen funtsezko erabakiak hartzen: aditz batua onartu zen 1972an, esaterako, beste zenbait erabakiren batera. Bergarako batzarrean berraztertu zen h letraren kontua, eta azken erabakiak hartu (erakusleen ingurukoa, adibidez). Gero ekin zion Euskaltzaindiak beste funtsezko lan batzuei: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, Orotariko Euskal Hiztegia, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak eta abar. Hori guztia kontatzen da atal honetan.

— Egilea: Pello Salaburu

Erreferentziak

  • Alvarez Enparantza, Jose Luis (ik. Txillardegi)
  • Altuna, P. (1977), “Aditz laguntzaile batuaren gorabeherak”, in Euskaltzaindia (1977, 667-672)
  • Arana-Goiri, S. (1965) Obras completas, Sabindiar Batza, Baiona
  • Aresti, G. (1959), Maldan Behera (ikus Aurelia Arkotxa)
  • Arkotxa, A. (?), “Ediciones y traducciones de Maldan Behera, de G. Aresti”, hemen
  • Arregui Ricardo eta Begoña Arregui (editoreak) (1969), Lehen euskal hiztegi bateratua, Bilbo: Kriselu (idazmakinatua, ez zen argitaratu, baina Azkue liburutegian dago kontsultagai)
  • Aurrekoetxea, Gotzon eta Charles Videgain (1993), “Euskal Herriko hizkuntz atlasa”, Euskera 38-3, 529-647. Bilbo: Euskaltzaindia
  • Axular, [Pedro Agerre] (1643), Guero, Burdeos, (1643)
  • Bilbao, Gidor (1994), “Jatorrizko izen bereziak euskal idazleetan”, in Euskera XXXIX, 2. Aldia, Bilbo: Euskaltzaindia
  • Bonaparte, Louis-Lucien (1991), Opera Omnia, Bilbao: Euskaltzaindia, hemen
  • Cardaberaz, A. (1761), Eusqueraren berri onac: eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac, Iruñea. (Donostia, 1964, Auspoa; La Gran Enciclopedia Vasca -1973- faksimilea).
  • Daranatz, Jean Baptiste (1931), “Correspondance du Capitaine Duvoisin”, Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) XXII: 332
  • Davant, Jean-Louis (2005), “Baionako Biltzarra (1964)”, in IKER 17, Nerekin yaio nun: Txillardegiri omenaldia, Bilbo: Euskaltzaindia, 207-217 hemen
  • ——- (2012), “Txillardegi, batuaren aita Baionan”, Gara, (2012-01-22)
  • Etxepare, B. (1545), Linguae Vasconum Primitiae, Burdeos. Reeditado por Euskaltzaindia, en colaboración con las universidades vascas, en 1995.
  • Etxeberri, J. “Sarakoa” (1712), Escuararen hatsapenac
  • Euskaltzaindia (1919-), batzar agiriak, batzar agiriak
  • ——- (hainbeste egile) (1968), Euskera XIII, Arantzazu-ko biltzarrak, 1968 urriaren 3, 4 eta 5-ean. Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1969), Euskera, Batasuna, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1971), Euskera XVI, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1972), Euskera XVII, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1973), “Aditz laguntzaile batua”, in Euskera XVIII, 6. or.
  • ——- (1973b), Euskera XVIII, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1974), Euskera XIX, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1977), Euskera XXII, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1978), Euskaltzaindiaren VIII. Biltzarra, in Euskera XXIV (2. aldia). (Oharra: inprenta huts bat gertatu zen hemen, eta gaizki eman zitzaion zenbakia. Beraz, honek Euskera XXIII behar du izan. Euskera XXIV ondoko urtean argitaratu zen, 1979an, alegia. Badira bi Euskera XXIV)
  • ——- (1979), Euskera XXIV, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1980), Euskaltzaindiaren IX biltzarra Arrasaten, 1979 abendua in Euskera XXV, 2. Aldia, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1981), Euskera XXVI, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1981-2011), Euskal Gramatika. Lehen urratsak, Bilbo: Euskaltzaindia (berrargitalpen egokituak kontuan izanik, hamar liburuki)
  • ——- (1982), Euskera XXVII, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1991), Euskera XXXVI, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1993), Euskal Gramatika Laburra, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1994), Euskera XXXIX, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1995), Euskera XXXVIII, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (2000a), Euskera XXXVIII, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (2000b), Hiztegi batua, Bilbo (etengabe gaurkotzen da geroztik.
  • Grandmontagne, F. (1960), Los inmigrantes prósperos, Madrid: Aguilar
  • Goenaga, P. (2000), “Euskaltzaindia eta euskararen arautzea”, Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) 45-1, 11-42.
  • Kintana, X. (1977), Euskal Hiztegi Modernoa, Bilbo: Cinsa
  • ——- (1979), “Aditza batzeko batzordearen historiaz zerbait”, in Euskaltzaindia (1979), 381-383
  • Kortazar, J. (2012), “Current Basque literature”, in Salaburu and Alberdi (ed.) (2012)
  • Lafitte, P. (1962), Grammaire Basque: Navarro-Labourdin Littéraire. 2. edizioa. Berrinprimatua 1979an, Donostia / Baiona: Elkar / Ikas.
  • ——- (1968a?), “Oharpenak”, idazmakinaz egindako lana, Euskaltzaindiko liburutegian dagoena
  • ——- (1968b?), izenbururik gabeko lana, idazmakinaz egina, Euskaltzaindiko liburutegian
  • Larramendi, Manuel. (1729), El impossible vencido. Arte de la Lengua Bascongada. Faksimilea Donostia: Hordago, 1979.
  • ——- (1745), Diccionario trilingüe del castellano, bascuence y latín (2 ale). Donostia: Bartolomé Riesgo Montero.
  • Leizarraga, J. (1571), Jesus Christ gure Jaunaren Testamendu Berria. Arroxela: Pierre Hautin. Faksimilea Donostia: Hordago, 1979.
  • Michel Jean Baptiste eta al. (2011), “Quantitative Analysis of Culture Using Millions of Digitized Books”, in Science, 14 January, Vol 331, 176
  • Mitxelena, Koldo (1973), “Zenbait argitasun eta argibide” in Euskaltzaindia.
  • ——- (1978a), “Arantzazutik Bergarara”, 1978a, in Mitxelena 1988: 984-990.
  • ——- (1978b), “Euskararen bide luze bezain malkarrak”, in Mitxelena (1988).
  • ——- (1987-2005), Orotariko Euskal Hiztegia – Diccionario General Básico (OEH-EGB), Bilbo: Euskaltzaindia, Descleé de Brouwer
  • ——- (1988), “Sobre historia de la Lengua Vasca”, Anejos del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo” (ASJU) 10, Donostia
  • ——- (2008), Koldo Mitxelena, Selected Writings of a Basque Scholar. Compiled and with an introduction by Pello Salaburu, Nevada University Press, Basque Classics Series
  • Saizarbitoria, R. (1969), Egunero hasten delako, Donostia: Lur
  • ——- (1976), Ehun metro, Donostia: Lur
  • Salaburu, P. (2002), Euskararen etxea, Irun: Alberdania
  • Salaburu, Pello and Xabier Alberdi (2012) (argitaratzeko), The Challenge of a Bilingual Society in the Basque Country, CBS, UNR
  • Soloeta, P., “Carta abierta”, Euskal-erria, LXXV (30-11-1916), nº 1165
  • Txillardegi (1959), Leturiaren egunkari ezkutua, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1960), Peru Leartzako, Zarautz: Itxaropena
  • ——- (1968), Elsa Scheelen, Bilbo: Kriseilu
  • ——- (1970), Sustrai bila, Donostia: Sendoa
  • ——- (1978), Euskal Gramatika, Donostia: Ediciones Vascas
  • ——- (1979), Euskal Aditz Batua, Bilbo: Euskaltzaindia
  • ——- (1980), Euskal Fonologia, Bilbo: Ediciones Vascas
  • Villasante, Luis (1970), Hacia la lengua literaria común, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1972), La declinación del vasco literario común, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1974), Palabras vascas compuestas y derivadas, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1976), Sintaxis de la oración compuesta, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1978), Estudios de Sintaxis Vasca, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1980a), La h en la ortografía vasca, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1980b), Sintaxis de la oración simple, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1986), La oración causal en vasco, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1988), Euskararen auziaz, Arantzazu: Editorial franciscana de Arantzazu
  • ——- (1994), “Euskara batuaren filosofiaz”, Euskera XXXIX, 2. Aldia, 647-673, Bilbo: Euskaltzaindia
  • Zuazo, K. 1988), Euskararen batasuna, Bilbao: Euskaltzaindia
  • ——- (1989), “Euskara batua, aintzindariak eta beste”, in Euskera XXXIV, 2. Aldia

Aipatutako beste esteka batzuk:

Gaian sakonduz

Hemen ere aurkituko duzu informazio baliagarri gehiago.

lanaren aipamena nola egin...

Pello Salaburu, "Euskararen batasunaren historia", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3