Erabiltzaile Tresnak


gizt:6:7

Aldaketak

Aukeratutako bertsioaren eta egungo bertsioaren arteko aldaketak aurkezten ditu.

Estekatu konparaketa bista honetara

Both sides previous revision Previous revision
gizt:6:7 [2017/09/08 11:33]
Pello Salaburu [Euskara unibertsitatean]
gizt:6:7 [2017/09/08 11:34] (egungoa)
Pello Salaburu [Txillardegi, Kintana... eta gatazkak]
Marra 14: Marra 14:
 ""​right Zer idatzi behar du zerbait esan nahi duenak: ekarri dabela, ekarri duela, ekarri duala, ekarri dula, ekai dola, ekharri diala, ala ekharri dila? (Txillardegi,​ 1970) ""​Arazo larrienak Bizkai aldean sortu ziren, herrialde horretako euskaldunek ikusten baitzuten aukeratu batasun eredua sobera aldentzen zela bizkaiera idatzitik. Egia da beste euskalki batzuetatik ere aski urrun zegoela, baina bizkaierazko literatura tradizioa indartsua zen. Baziren beste batzuk ere aurka ageri zirenak, baina nekez uler zitezkeen argudioekin,​ non eta argudio horiek beste zerbait ezkutatzen ez bazuten. Berriz ere hemen Txillardegi:​ “Euskalkietatik euskera osatu eta bakarrera pasa nahi dugunon asmoa, berriz, //​traidoreek//​ asmatutako txaplata omen” (aipatu ale berean). Urte horietan gero eta jende gehiago hasi zen euskara ikasi nahi zuela. Sortu berria zen Bilboko Unibertsitatean hasiak ziren eskolak euskaraz, zailtasun guztiekin, baina hasiak, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen sortzea aldarrikatzen zen, eta unibertsitatearekin batera euskara indar handiagoz eramatea eskoletara, eta euskal filologiako ikasketak ere unibertsitatean paratzea. Ezinbesteko zuen jende horrek guztiak batasuna. Baina oraindik //h// letraren auzia zertan geratuko zen ez zegoen argi, irakasleek ez zekiten //hauk etorri dira// edo //hauek etorri dira// erakutsi behar zuten, eta beste erabaki anitz eta anitz hartu gabe ziren. Bitartean, ordea, liburuak argitaratzen ari ziren, gero eta gehiago, eta editoreek arauak eskatzen zituzten. Denak bil-bilean segitzen zuen. ""​right Zer idatzi behar du zerbait esan nahi duenak: ekarri dabela, ekarri duela, ekarri duala, ekarri dula, ekai dola, ekharri diala, ala ekharri dila? (Txillardegi,​ 1970) ""​Arazo larrienak Bizkai aldean sortu ziren, herrialde horretako euskaldunek ikusten baitzuten aukeratu batasun eredua sobera aldentzen zela bizkaiera idatzitik. Egia da beste euskalki batzuetatik ere aski urrun zegoela, baina bizkaierazko literatura tradizioa indartsua zen. Baziren beste batzuk ere aurka ageri zirenak, baina nekez uler zitezkeen argudioekin,​ non eta argudio horiek beste zerbait ezkutatzen ez bazuten. Berriz ere hemen Txillardegi:​ “Euskalkietatik euskera osatu eta bakarrera pasa nahi dugunon asmoa, berriz, //​traidoreek//​ asmatutako txaplata omen” (aipatu ale berean). Urte horietan gero eta jende gehiago hasi zen euskara ikasi nahi zuela. Sortu berria zen Bilboko Unibertsitatean hasiak ziren eskolak euskaraz, zailtasun guztiekin, baina hasiak, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen sortzea aldarrikatzen zen, eta unibertsitatearekin batera euskara indar handiagoz eramatea eskoletara, eta euskal filologiako ikasketak ere unibertsitatean paratzea. Ezinbesteko zuen jende horrek guztiak batasuna. Baina oraindik //h// letraren auzia zertan geratuko zen ez zegoen argi, irakasleek ez zekiten //hauk etorri dira// edo //hauek etorri dira// erakutsi behar zuten, eta beste erabaki anitz eta anitz hartu gabe ziren. Bitartean, ordea, liburuak argitaratzen ari ziren, gero eta gehiago, eta editoreek arauak eskatzen zituzten. Denak bil-bilean segitzen zuen.
  
-====== Txillardegi,​ Kintana... eta gatazkak ​======+==== Txillardegi,​ Kintana... eta gatazkak ====
 {{  :​gizt:​6:​7:​txillardegi3.jpeg?​150|}}Txillardegi izan zen berriz ere batasunaren bultzatzaile nagusietako bat urte haietan: 1970ean argitaratu zuen //Sustrai bila// eta 1974an atera zuen //Euskara batua zertan den// izeneko liburua, non biltzen baitzituen Euskaltzaindiak hartutako erabakiak. Alfabetatze lanetarako tresna egokiak izan ziren. Ezin ahaztu, ordea, aise lehenago, 1959an, argitaratua zuela //​Leturiaren egunkari ezkutua// eta ondoko urtean //Peru Leartzako//​. Arantzazukoa bukatu eta berehala etorri zen liburu dendetara //Elsa Scheelen// (1968). Eta hizkuntzaren inguruan //Euskal Gramatika// (1978), //Euskal Aditz Batua// (1979) eta berehala, //Euskal Fonologia// (1980). Liburu hauetan esaten diren gauza askok eztabaidak piztu dituzte espezialisten artean, baina bistan da garai hartan euskal irakurleen artean eragin handia izan zutela. Txillardegirekin batera ezinbestekoa da Xabier Kintanaren //Hiztegi Modernoa// (1977) aipatzea. Eztabaidak eztabaida, horiek guztiak zinezko ikonoak ziren garai hartako euskaltzale gehienentzat. Eta gaztelaniaz idatzirik ere nekez atzenduko ditugu hemen Villasantek (1970, 1972, 1974, 1976, 1978, 1980a, 1980b, 1986, 1988) Eleizalde sailean argitaratutako lanak batasunaren inguruan, nahiz berak Axularren lana hartzen zuen ardatz.{{ ​ :​gizt:​6:​7:​elsa.jpeg?​150|}} {{  :​gizt:​6:​7:​txillardegi3.jpeg?​150|}}Txillardegi izan zen berriz ere batasunaren bultzatzaile nagusietako bat urte haietan: 1970ean argitaratu zuen //Sustrai bila// eta 1974an atera zuen //Euskara batua zertan den// izeneko liburua, non biltzen baitzituen Euskaltzaindiak hartutako erabakiak. Alfabetatze lanetarako tresna egokiak izan ziren. Ezin ahaztu, ordea, aise lehenago, 1959an, argitaratua zuela //​Leturiaren egunkari ezkutua// eta ondoko urtean //Peru Leartzako//​. Arantzazukoa bukatu eta berehala etorri zen liburu dendetara //Elsa Scheelen// (1968). Eta hizkuntzaren inguruan //Euskal Gramatika// (1978), //Euskal Aditz Batua// (1979) eta berehala, //Euskal Fonologia// (1980). Liburu hauetan esaten diren gauza askok eztabaidak piztu dituzte espezialisten artean, baina bistan da garai hartan euskal irakurleen artean eragin handia izan zutela. Txillardegirekin batera ezinbestekoa da Xabier Kintanaren //Hiztegi Modernoa// (1977) aipatzea. Eztabaidak eztabaida, horiek guztiak zinezko ikonoak ziren garai hartako euskaltzale gehienentzat. Eta gaztelaniaz idatzirik ere nekez atzenduko ditugu hemen Villasantek (1970, 1972, 1974, 1976, 1978, 1980a, 1980b, 1986, 1988) Eleizalde sailean argitaratutako lanak batasunaren inguruan, nahiz berak Axularren lana hartzen zuen ardatz.{{ ​ :​gizt:​6:​7:​elsa.jpeg?​150|}}