Erabiltzaile Tresnak


his

Euskararen historia

Euskararen historiaz ariko gara atal honetan, hau da, gure hizkuntzaren historian mugarri izan diren garaiak eta gertakariak jasoko ditugu. Lehenik eta behin, Euskararen historia laburra azpiatalean, besteak beste, euskararen ezaugarri nagusiak aztertuko dira, tradiziotik gaur arte hizkuntzak izan duen bilakaera kontuan hartuz. Euskalkiak, hizkuntzaren jatorria eta euskararen ahaideez landu diren teoriak, euskararen muga historikoak… hainbat kontu aztertuko dira. Ondoren, Euskal hizkuntzaren inguruko eztabaida Aro Foralean atalera egingo da jauzi. Atal horretan aztertuko da Aro Foralean euskararen inguruan sortu zen eztabaida. XIX. mendera arteko hainbat kontu ikusiko dira, eta azken garai honetan, besteak beste, euskararen normalizazioak euskararen geroan izan zuen garrantzia ikusiko da.

Hauek dira Euskararen Historian landuko diren atalak:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Euskararen historia", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3