Erabiltzaile Tresnak


his:1

Euskararen historia laburra

Atal honetan aurkezten ditugu, labur-labur emanik, euskararen ezaugarri nagusiak, bai gaurko ikuspuntutik (nola dagoen hizkuntza osatua, zein diren haren bereizgarri nagusiak, nolako sistemaren barnean biltzen den, eta abar.), bai historiaren ikuspuntutik ere. Gai hauetako asko SEG honen beste ataletan lantzen dira xehekiago. Baina, hala ere, uste dugu hemen aurkitzen ahal duela irakurleak euskararen argazki moduko zerbait, gero beste informazio mota batekin osatzen ahalko duena.

Euskararen historia laburra Hemen aurkitzen da informazioa, hortaz, hizkuntzaren barneko egiturari buruz, euskalkien inguruan edo euskararen jatorriaz, gai horien inguruan hainbeste teoria sortu izan baitira. Euskarak historian zehar nolako mugak izan dituen ikusi nahi izanez gero ere, hemen behatu daiteke. Baten batek galdetzen duenean nola den posible euskarak bizirik irautea, beti egon izan denean inguruko hizkuntza boteretsuek bildua, hemen aurkituko ditu arrazoi batzuk. Halaber, Foruek duten zerikusia hizkuntzaren kontu hauen inguruan ere. Holako gaiak aztertzen dira hemen, batzuetan modu eskematikoan egiten bada ere. Atal honen helburua, hain zuzen ere, horixe baita: behako batekin oinarrizko ideiak argi izatea.

Hemengo materiala Etxepare Institutuak argitaratuko duen liburu honetan dago oinarritua: Igartua, Iván & Zabaltza, Xabier: Euskararen historia laburra / Breve historia de la lengua vasca / A Brief History of the Basque Language, Donostia: Etxepare Euskal Institutua, 2012. ISBN: 978-84-614-9752-2.

— Egileak: Ivan Igartua eta Xabier Zabaltza

lanaren aipamena nola egin...

Ivan Igartua eta Xabier Zabaltza, "Euskararen historia laburra", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3