Gaur egun prozesadore morfologiko (analisia edota sorkuntza morfologikoa egiten duten programak) ugari aurki daiteke bibliografian, zein bere ikuspuntu eta ezaugarriekin. Haien arteko konparaketa egin ahal izateko irizpide batzuk zehaztu behar dira aurretik; horretarako, aurreko atalean azaldutako galderetatik abiatuko gara, ondorio hauetara iristeko:
Erregela fonologikoen aplikazioa kontrolatzeko morfemen desitxuratzea erabiltzen da batzuetan, morfema bere forma ezagunean edo kanonikoan gorde gabe, hain zuzen. Diakritikoak dira honen adibide, eta euskararen kasuan, esaterako, r gogorra/biguna markatzeko erabil daiteke: ur ura-ren lema eta huR hurra-ren lema).
lanaren aipamena nola egin...