Esaldi bat sintaktikoki analizatzen denean, egituraren bat esleitzen zaio. Egitura horrek esaldiko osagai linguistikoak errepresentatzen ditu, eta beraien arteko harreman gramatikalak azalarazten ditu. Lan hori guztia modu mekanikoan gauzatzen duten algoritmoak parser izenarekin ere ezagutzen dira. Beraz, parser edo analizatzaile sintaktikoa esan dezakegu. Bestalde, parsing terminoaren bitartez analisi sintaktikoari egiten zaio erreferentzia.