Erabiltzaile Tresnak


hizk:1:4:34

Murriztapen Gramatika

Murriztapen Gramatikak Constraint Grammar (CG) formalismoa jarraitzen du. 80. hamarkadan Fred Karlsson-ek sortua da eta hona hemen gramatikaren printzipio nagusiak (Karlsson et al. 95):
•CG formalismoa hizkuntzarekiko independentea da, analisi morfologikoan oinarritzen da eta helburua edozein testu analizatzea du.
•Erregelen bidez, analisi morfologikoaren eta funtzio sintaktikoen desanbiguazioa aurrera eramaten ditu CGk. Erregela horiek, testuinguru jakin batean zuzenak/egokiak ez diren ahalik eta interpretazio gehienak kentzen dituzte. Horregatik esaten da murriztailea dela.
Formalismo horren zeregin nagusia, beraz, desanbiguazioa da, morfologikoa zein sintaktikoa. Desanbiguazio-erregela horiekin batera islapen-erregela deritzonek ere osatzen dute gramatika. Islapen-erregelak, mapaketa-erregela izenarekin ere ezagutuak dira, eta hauen zeregina da etiketatze morfologikoan nahiz sintaktikoan emandako hutsuneak osatzea, testuingurua kontuan hartzeko aukera ematen baitute.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Murriztapen Gramatika", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3