Erabiltzaile Tresnak


hizk:1:4:64
Chunk, kate, zati

Chunk terminoa Abney-ri zor zaio (Abney, 1991), chunk-a sintagma kategoriako zatia da eta, sintaktikoki erlazionaturiko hitzez osatuta dago. Chunk-aren barneko egitura aztertuz gero, burua eta bere modifikatzaileak bereiziko genituzke. Horrela bada, testua chunk-etan zatitzea gainjartzen ez diren eta elkarrekin sintaktikoki erlazionaturik dauden hitz multzoak atzematean datza. Hitz multzo horiek, beraz, ez-errekurtsiboak izango dira, hau da, ezin dute beren baitan beste hitz multzorik edota chunk-ik izan.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Chunk, kate, zati", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3