Erabiltzaile Tresnak


hizk:1:5:11

Rol tematikoak

Kasu semantikoak ere deitua. Hauexek izaten dira:

Rolak eta azpirolak

Rola eta azpirola Ingelesez Definizioa
AGENTEA AGENT Gertaera sortu duen nahitako kausalitatea
INSTRUMENTOA INSTRUMENT Gertaera sortzen duen instrumentua/indarra
TEMA/PAZIENTEA THEME Gertaerak eragiten duen objektua
ESPERIMENTATZAILEA EXPERIENCER Gertaerari psikologikoki edo fisikoki lotuta dagoen pertsona
ONURADUNA BENEFICIARY Norentzat egin den ekintza
NON/KOKAPENA LOCATION /AT-LOC Uneko kokapena
NOREN/EDUKITZAILEA POSSESSOR /AT-POSS Uneko edukitzailea
ZER-BALIOA AT-VALUE Uneko balioa
NOIZ AT-TIME Uneko denbora
NORA/HELBURUA TO-LOC /DESTINATION Bukaerako kokapena
NORENTZAT/HARTZAILEA TO-POSS /RECIPIENT Bukaerako edukitzailea
NORA-BALIOA TO-VALUE Bukaerako balioa
NONDIK/JATORRIA FROM-LOC / SOURCE Hasierako kokapena
NORENGANDIK FROM-POSS Hasierako edukitzailea
NONDIK-BALIOA FROM-VALUE Hasierako balioa
AGENTEKIDEA CO-AGENT Ekintzaren bigarren agentea
TEMAKIDEA CO-THEME Ekintzaren bigarren tema
BIDEA PATH Zein bidetatik zerbait pasatzen den

Aditzak sailka daitezke exijitzen duten rol tematikoen arabera. Dena dela, komeni da bereiztea rolen artean aditzarekin harreman estua dutenak, eta harreman esturik ez dutenak. Hain zuzen ere, aditzen osagarrietan sorburua dutenei buruz, aditzekin barne-harremana estuagoa dutela esan daiteke. Adibidez, joan aditzak azpikategorizatzen du nora kasu sintaktikoa eta kasu horrek NORA/HELBURUA kasu semantikoa adierazten du. Rol mota hauek inportanteak dira aditzen azpikategorizazioan; normalean barne-rolak edo argumentuak deitzen zaie, beste kasuei adjuntu esaten zaie. Hau esan daiteke: “aditz bat erabiltzen den guztietan rol bat beharrezkoa bada, orduan rol hori argumentua izango da” baina hau ez da hain erraza; izan ere, badira barneko rolak aukerakoak direnak.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Rol tematikoak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3