Erabiltzaile Tresnak


hizk:1:5:2

Hitzen esanahien sailkapena. Ontologia

Hitz asko dago hizkuntza batean eta hitz bakoitzak esanahi bat baino gehiago ditu. Arazoak izan ditzakegu horrenbeste esanahi errepresentatzeko. Esanahi horiek elkarren artean erlazio handiak dituztenez, erlazio horiek erabil ditzakegu errepresentazio trinkoago bat lortzeko. Esanahiak klase/azpiklase erlazioaren arabera hierarkikoki antola daitezke, ontologia bat sortuz.

  • “Ontologies are agreements about shared conceptualizations. Shared conceptualizations include conceptual frameworks for modeling domain knowledge; content-specific protocols for communication among inter-operating agents; and agreements about the representation of particular domain theories…” “Ontologies: principles, methods and applications”. Mike Uschold and Michel Gruninger. The Knowledge Engineering Review, Vol. 11:2, 1996, 93-136.

Kontzeptuen sailkapena betidanik izan da interes handiko gaia. Aristotelesek berak ere klase batzuk definitu zituen: objektu fisikoak, kantitateak, kalitateak, erlazioak, lekuak, denbora, posizioa, egoera, ekintzak eta afekzioak. Horiei gehi dakizkieke beste batzuk: gertaerak, planak, kontzeptuak eta ideiak. Non klase garrantzitsuenak gertaerak, ekintzak eta egoerak diren.

10. irudia. Ontologiaren adibidea

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Hitzen esanahien sailkapena. Ontologia", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3