Erabiltzaile Tresnak


hizk:1:5:5

Gramatika erlazioak

Sistema hauetan analizatzaile sintaktikoak ez ditu ematen egituraren zehaztapen guztiak, semantikarako inportanteak diren ezaugarriak baino ez ditu ematen. Erlazio hauei gramatika-erlazio edo menderakuntza gramatikalak esaten zaie. Subjektu, objektu logiko, zehar-objektu eta abarren erlazioak erlazio gramatikalen artean kokatzen dira. Erlazio bakoitza errepresentatzeko hirukote-egitura aukeratu da. Formatua <aldagaia erlazioa balioa> da.

Interpretatzaile semantikoak esaldiaren interpretazioa lortuko du dependentzia-erlazio hauetan oinarrituz. Analisitik ateratzen den hirukotea erregela bateko ereduarekin bat datorrenean, dagokion forma logikoaren zatia sortzen da, eta bukaeran zati guztiak konbinatzen dira formula logiko bat lortzeko.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Gramatika erlazioak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3