Aplikazio honek (EHME) informazio handia ematen digu euskal hitzen barneko egiturez, eta bilaketak egiteko orduan oso baliagarria gerta daiteke, lanabes indartsua baita. Ematen digun informazioa ez da bakarrik “barnekoa” baizik hitz horrek corpus osoan har dezakeenaren indarrarena ere. Horrela, aplikazio honen bitartez jakingo dugu euskal hitzek duten agertzeko maiztasuna, dituzten silanak edo letrak, nola bukatzen diren, nola hasten, zer duten barnean, eta abar. Informazio hau aski baliagarria da gauza askotarako: adibidez, euskara ikasteko funtsezko beharko luketen hitzen zerrendak egiteko, errima mota batzuk nahi ditugunean baldintza horiek betetzen dituzten hitzen zerrendak egiteko, eta abar. Holako lanabesik ez da egon, egun arte gure artean.
Euskal hiztegiaren hainbeste maiztasun datu jartzen dira hemen erabiltzaileen eskura. Corpusetik erauzitako datuak dira, eta hainbeste elementu hartzen dira kontuan:
Maiztasun datuok lortzeko erabili den corpusa Ereduzko Prosa Gaur (EPG) izan da. Hala ere, lexiko arrunteko hitzak bakarrik hartu dira aintzat, lemaren bat atxikita dutenak. Bazterrera utzi dira izen propioak, beste hizkuntzetako hitzak, erratuak, eta abar. Horren ondorioz, EPGn 25,1 milioi testu-hitz baldin badira, egitura honetan 22,7 milioi testu-hitz izan dira erabilitakoak.
Maiztasun egiturarako sarbidea hiru modutara egin daiteke:
lanaren aipamena nola egin...