Morfologia hitza grezieratik dator:
morfologia = μορφ-, morph ('forma') + λογία logia ('tratatua', 'iztia', 'zientzia') |
Morph eta logia hitzek osatzen dute 'Morfologia'. Horregatik mintzatzen gara landareen morfologiaz, izate bizidunen morfologiaz, eta abar. Hizkuntzalaritzan asko erabiltzen da, eta hizkuntzen ikerkuntzetako zutabe nagusietako bat da. Esanahi berezia du alor horretan: hitzen formaz jarduten du, hitzaren azterketaz azken batean. Hitzaren formaz, hitzek perpausetan hartzen duten formaz arduratzen da morfologia. Aldiz, perpausaren gramatika sintaxiak aztertzen du. Hori da SEG-en egiten dugu bereizketa nagusia.
Morfologia → hitzaren gramatika, hitzaren barne egitura aztertzen duen diziplina |
Sintaxia → perpausaren gramatika, perpausaren barne egitura aztertzen duen diziplina |
Egia da batzuetan mugak aski labainkorrak direla eta nekez esan daitekeela “honako hau morfologiari dagokio” eta “beste honako hau sintaxiaren kontua da”. Beste batzuetan, ordea, aski argia da kontu hori. Dena den, holako bereizketak egitea arlo guztietan gertatzen da hizkuntzalaritzan: pentsa, esaterako, fonetika eta fonologiaren arteko mugak, fonologiaren eta morfologiaren artekoak, eta abar. Eta sintaxian ere gauza bera gertatzen da hainbeste arlotan, gramatika honetan ikus daitekeenez.
Baudouin de Courtnay hizkuntzalaria izan zen morfologia kontuez modu sistematikoan arduratu zen lehenbizikoetakoa. Haren ustez, hitz guztiek badituzte erroak eta bestelako hizki batzuk ere (aurrizkiak, atzizkiak, artizkiak, hizkuntzen eta hitzen arabera), eta hitzak bere osotasun horretan betetzen du Saussurek plazaratutako hitzaren funtzioaren berri. Geroztik, Bloomfieldek ezinbesteko hartu izan du morfologiaren garrantzia, hizkuntza baten gramatikaren eta gainerako xehetasunen berri emateko. Gramatika sortzaileak, batez ere hasieran, ez du aintzakotzat hartu, eta askotan fonologiaren atal gisa aztertu du. Egia da euskaraz morfologiak garrantzi handia duela, hizkuntza eranskaria baita (izen sintagmari dagokionez) eta aditza bera ere morfologia aldetik oso aberatsa baita.
Atal honetan hitz motak aztertuko dira lehenik, eta horrekin batean beste gai hauek ere bai, besteak beste:
Eskema moduan jaso ditugu hemen atal honetan aztertuko diren eduki nagusiak:
Demagun jasanezintasuna hitza, hauxe izango litzateke bere barne egitura:
— Egilea: Pello Salaburu
Hitzen egitura aztertzen duen gramatika atala da morfologia. Ikus hiztegi hauetan jasotako definizioak:
lanaren aipamena nola egin...