Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:1:1

Maila bereko elkarteak

"Pintxo poteak" indar handia hartu du Euskal Herrian Maila berean egoteak esan nahi du izen elkartean ez dagoela osagai bat esanahi nagusia emango duena eta beste bat haren esanahia mugatu edo zehaztuko duena. Izen elkartuaren esanahiak bi osagaiek adierazten dutena hartuko du, maila berean. Esaterako, izeba-osabak, seme-alabak, goi-beheak, ate-leihoak edo errege-erreginak izen elkartuek osagai bakoitzaren esanahia biltzen dute; beraz, izen elkartu horiek bikotea (edo elementu gehiagoko multzoa) adierazten dute: izeba(k) eta osaba(k), semea(k) eta alaba(k), goia(k) eta behea(k), atea(k) eta leihoa(k), etab. Badira horien antzeko beste izen elkartu batzuk, baina ez guztiz modu berekoak: afari-merienda, errege-profeta, hego-ekialde, hego-mendebalde, hargin-meatzari, bertsolari-poeta motakoak. Horietan ez dugu bikotea, edo bitik gorako multzoa izendatzen; pertsona, otordu, puntu kardinal… bakarraz ari gara; osagaiek adierazten dutena bateratzen duen ‘zera’ bakarraz. Afaria eta merienda batera egiten dugu afari-merienda egitean; errege izatea eta profeta izatea, biak uztartzen zituen pertsonaz ari gara errege-profeta diogunean, etab. Horixe da, beraz, atal honetan bereiziko ditugun elkarteen arteko desberdintasun nagusia, bikoa (edo hortik gorako multzoa) adieraztea edo pertsona, leku, otordu… bakarra.

Hiru izen elkarte hauek aztertuko ditugu lehenengo:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Maila bereko elkarteak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3