Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:1:2:1

izen + izen elkarteak: eguzki lore

Behi-esnea oso egokia da jaioberrientzat Bi izenez osaturiko elkarteak dira ondoren aztertuko ditugunak. Horrelakoak dira behi-esne, bizkar-hezur, burdin barra, ezpata-dantza, limoi-ur, txori-kaiola edo zakar-ontzi; baina baita beste hauek ere: aurreiritzi, azpi-multzo, barne-lotura, bertso-mota, bertsolari-fama, beso-azpi, gaztaina-kolore, gizon-sail, goi-kargu, hizkera-modu, lizar-arbola, lore-sorta, mendi-gain, etab. Azken multzo horretako mugakizunek edo mugatzaileek badituzte zenbait berezitasun eta horregatik Euskaltzaindiak (1992) hiru azpi-multzo bereizi zituen sail honetan1):

Banan-banan ikusiko ditugu ondoren eta bakoitzaren xehetasunak aztertu.

Idazkerari dagokionez, oro har, bi modutara eman daitezke mendekotasunezko izen elkarteetako osagaiak: marratxoz loturik edo bereiz idatzirik. Salbuespenak daudenean azpi-sail bakoitzean adieraziko dugu zein den Euskaltzaindiak gomendaturiko idazkera.

1 Gai honen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, ikus Azkarate eta Perez Gaztelu (2014

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "izen + izen elkarteak: eguzki lore", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3