Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:1:2:1:1:1

Multzo elkarteak

Hala deitu zaie euskaraz bigarren osagai gisa, mugakizun gisa, alegia, izen hauetakoren bat duten elkarteei: aldra, andana, biko, buket, eli, meta, mordo(xka), mulko, multzo, oste, pare, parrasta, parrastada, pila/pilo, sail, saldo, samalda, sorta, talde, tanda, tropa, tropel…

  • abere mutu tropel, ardi pilo, arrain-oste, arrautza-pare, artalde, behi-pare, diru-meta, emakume-aldra, erantzun-andana, erle-mulko, errezibo sorta, galdera-sorta, gazte-tanda, haur-andana, idazle-eli, idazle-saldo, inurri-multzo, jende-oste, jende-talde, kaio-aldra, kanoinazo-pila, liburu-mordo, limoi sail, lur sail, mahomatar-talde, mutil pila, oilo meta, perrexil-buket, soldadu tropa, ur bedeinkatu parrasta, uso biko, zomorro samalda…

Mugakizun horiek guztiek daukate ezaugarri semantiko bertsua, ‘ugaritasuna’, ‘kopurua’, ‘aniztasuna’. Hala ere, badira desberdintasunak mugakizun batzuen eta besteen artean, hiztegietako definizioak alderatuz gero erraz antzeman daitezkeenak: multzo da gutxien markatua, gainerakoen definizioetan ageri dena. Baina beste batzuk ere nahikoa zabalak dira erreferentziaren aldetik, mugatzaile bizidun zein bizigabeak har ditzaketenak: andana, mordo, multzo, pare, pila, sail… Beste batzuek, aldiz, mugatzaile bizidunak eskatzen dituzte: aldra, oste, saldo, talde edo tropel. Azkenik, sorta (eta buket) mugakizunek izen bizigabea, gehienetan landare adierakoa, eskatzen dute.Isopo landarea arnas-arazoak sendatzeko erabiltzen da

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Multzo elkarteak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3