Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:1:2:1:1:2

Zati elkarteak

Izen-elkarte hauetako mugakizunak apur, atal, erdi, hondar, pusketa, izpi, kozkor, puska, laurden, lipits, mutur, pixka, pitin, poxi, puska, pusketa, tanta, xorta, zati… izan ohi dira.

  • ahaidetasun-izpi, ardo tanta, arno xorta, azukre-koskor, belar-izpi, belar-lipits, eri-mutur, esperantza-poxi, ezti-tanta, landare puska, haragi-hondar, hitz-atal, karisma apur, limoi zati, lukainka-mutur, antxoa, gazta-pusketa, sardina edo lantzoi zati (berrelkarketa)…

Mugakizun horiek batean zer duten jakiteko, hiztegira jotzen badugu, ohartuko gara ‘zati izen’ edo zati mugakizun hauek hiru azpi-ataletan banatzen direla:Marie Darrieussecq

  • definizioetan ‘zati’ edo ‘zatiki’ daramatenak: atal, hondar, izpi, mutur, punta, puska/pusketa, zati… eta mugatzailea zenbakarria edo, behintzat, zenbakarria izatea eskatzen dutenak, oro har.
    • Oso pozik zegoela adierazi zidan ogi mutur bat erosi nuen dendako andreak, negozioari kalte baino ez baitzion ekartzen infekzio-gune hark. (Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi)
    • Aza-babarrunakin eltzekai ederra egosten zuan; urdai-pusketa bat ere sartzen zion, eta arek ere asko gozatzen zuan. (Neronek tirako nizkin, Salaberria, S.)
  • ‘kopuru txiki’ adiera dutenak: apur, pixka, pitin, poxi, puxka… eta mugatzaile gisa izen zenbakarri eta zenbakaitzak, neurgarri eta neurgaitzak onartzen dituztenak: esperantza poxi bat, fama puxka bat, gatz puxka bat… Egitura hauetan badirudi ia-ia zenbatzaile balioa dutela horko poxi bat, puxka bat eta abarrek.
  • tanta, xorta, isurkaria adierako mugatzailea eskatzen dutenak.
    • Zidor ortan eskeiñi oi ditu bere pekatuen zorkaiak, zidor ortan eskatu zeruari bere utsegiteen parkamena eta garaziaren iturriko ur-tanta batzuk, zorion-egarriaren aringarritzat. (Arranegi, Erkiaga, E.)
    • Eta, lehenago Phesta-Berrietan atabal jotzen bezen deskantsuan ari zen, Xixtuk haren aldean pikatzen ziozkan egurrak labe gorrian sar eta sar, uhal bat hementxet xuxen, olio xorta bat hantxet eman. (Piarres, Barbier)

Zati-elkarteetan sar daitezke ‘frakzio elkarteak’ ere, hau da, erdi edo laurden mugakizun dutenak: baxoerdi, kilo erdi, metro erdi, mende laurden, ordu-laurden…

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Zati elkarteak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3