Izen elkarte exozentrikoetan hiru egitura mota bereiziko ditugu:
Lehen begiratuan, bi izenez osatutako mendekotasunezko izen-elkartetzat hartuko genituzke astaputz, artaburu, babalore, txoriburu… eta badute irakurketa hori, ‘astoaren putza’… Euskaltzaindiaren hiztegian ere jasotzen da adiera hori:
Baina bada beste irakurketa bat ere, batzuetan gainera lehenengoari nagusitu zaiona:
Bigarren irakurketa horrek erakusten digu burua ez dagoela bi osagai hauetatik batean, kanpoan baizik; bi izenez osatutako mendekotasunezko izen-elkarteetan ez bezala, ez ditu bigarren osagaiak ematen izen elkartuaren ezaugarri gramatikal eta semantikoak:
Hala erakusten dute hiztegiko definizioek. Mota horretakoak dira, aipatu ditugun adibideez gain beste hauek ere:
Bestalde, elkarte horietako osagaiak izenak dira, baina elkarte osoaren kategoria izenondoa da, eta hala erabiltzen ditugu ahoz eta idatziz ere1.
Izen + izenondo egiturakoak dira, berriz, beste hitz hauek: artabero, oilobusti… Osagaien kategoria kontuan hartuz gero, batetik aurreraxeago aztertuko ditugun hitz-andana ihartuen egitura berekoak direla esango genuke; baina hitz-andana ihartuak izen kategoriakoak dira (udaberri, artelatz, zorion…), eta hemen jaso ditugunak izenondo balioan erabiltzen dira.
Azkenik, badira izenondo kategoriako lehen osagaia dutenak ere: eder-ispilu, handiputz, harroputz…
Nekez esan daiteke, ordea, hitz elkartuak sortzeko eredu emankor bat dagoenik hemen. Zehatzagoa da esatea jatorriz mendekotasunezko izen-elkarte direnak, inoiz bestelako egiturak ere bai, bigarren irakurketa metaforiko bat-edo izan eta pertsonei buruz predikatzen diren izenondo bihurtzen direla.
Autore batzuek (Perez Gaztelu et al. 2004) exozentrikotzat hartu dituzte sintaxian jatorria duten beste hauek ere: bostortz, ehunzango, lauburu… zenbatzaile+izen egitura daukate, baina adibide horiek izenak dira; hau da, funtsean, ondoren aztertuko ditugun hitz-andana ihartuak dira. Hauetan, ordea, burua ez da ‘hortz’, ‘zango’ edo ‘buru’; burua bi osagaietatik kanpo dago. Horregatik har ditzakegu exozentrikotzat.
lanaren aipamena nola egin...