Lehenago esan dugu bi modutako harremana egon daitekeela mugakizunaren eta mugatzailearen artean: modifikatzaile-buru harremana nahiz osagarri-buru harremana. Modifikatze edo zehazte hori nolakoa izan daitekeen aztertu dugu mugatzailearen eta mugakizunaren arteko harreman semantikoen harira. Beste batzuetan, ordea, mugakizuna, osagarria eskatzen duen izena da. Horrelako elkarteak ikusiko ditugu ondoren: