Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:2

Izenondo elkarteak

Izen elkarteetan bezala, izenondo-elkarteetan ere bi multzo handi bereiziko ditugu, osagaien arteko erlazioaren arabera:

  • adjektibo dvandvak: maila berean dauden bi adjektibo elkartzetik sortzen direnak.
  • mendekotasunezko adjektibo-elkarteak: burua eskuinean dutenak.

Ezkerreko osagaia izan daiteke izena nahiz aditzoina, eta bi osagaien arteko erlazioa, berriz, ‘modifikatzaile-buru’ zein ‘osagarri-buru’ motakoa. Azter ditzagun banan-banan adjektibo-elkarte motak.

Izenondo elkarte hauek ikusiko ditugu atal honetan:

Dvandva elkarteak

Erdaratiko adjektiboekin ere usu sortzen dira, gaur egun, bikote-elkarte berriak. Horrelakoak dira, adibidez: (helburu) didaktiko-pedagogikoak, (filosofo) ateo-materialistak, (teoria) sortzaile-transformatzailea, (garapen) logiko-matematikoa, (kultura) greko-erromatarra, (teoria) atomiko-molekularra, (hizkuntza) fino-ugriarrak, (Inperio) austro-hungaroa…

Bahuvrihi-elkarteak

Izenondo-elkarte sintetikoak

-garri balio aktiboan behar dugu. Egin erreferentzia eratorpeneko puntuari: Aho-gozagarri, begi-mingarri, bihotz-hunkigarri, bihotz-erdiragarri, etxe-galgarri, txori-izugarri…

'lotsagabe' moduko elkarteak

  • adargabe, amagabe, antsikabe, atsekabe, axolagabe, babesgabe, baliogabe, beldurgabe, bidegabe, burugabe, dirugabe, ditxagabe, dohakabe, erlijiogabe, errugabe, eskergabe, eskolagabe, fedegabe, kordegabe, lurgabe, lotsagabe, nahigabe, ondragabe, paregabe, preziogabe, tolesgabe, ustekabe, zentzugabe, zorikabe, zuzengabe…
  • Hezigabe, kutsagabe, osagabe, sinesgabe…
  • Iaz zakur ahalkegabe eta hezigabe horiek egindako haginkadak konpontzeko, hiru milioi dolar igorri behar izan. (Zakurra, zeure laguna, Garate, G.)
  • Espainia asmatuberri absurdo horren inposizioan Euskal Herrian, hiritarren nahiaren printzipioa zenbat nahigabe eta tirania kosta izan den, eta zuzenbidearen printzipioa zenbat ezpata eta zuzengabe, ez daukagu gomutatzen zertan luzatu. (Espainiaren arimaz, Azurmendi, J.)

Artiagoitiak (2011) ere “osagarria hautatzen duten izenak” bereizten ditu. Bi multzo bereizten ditu osagarriak hartzen dituzten izenen artean, eta lehen motaren barnean beste bost sail egiten ditu:

  • erlaziozko izen arruntak
    • izen abstraktuak: ardura, beldur…
    • irudi izenak: argazki, erretratu, irudi edo poema…
    • erlaziozkoak diren beste izen konkretu batzuk: arerio, etsai, jabe, lagun, nagusi, zale…
    • senidetasun izenak: senide, ahaide…/
    • kokapen izenak: aitzin/gibel, aurre/atze, azpi/gain…
  • aditzetik eratorritako izenak: kontaketa, laburpena…

Ikus adibideok:

  • aberezale, abertzale, ardozale, bakezale, bertsozale, dantzazale, dotrinazale, edarizale, egiazale, euskaltzale, gerrazale, gizonzale, haragizale, idolozale, industriazale, jakintzazale, jainkozale, literaturzale, neskazale, odolzale, ospezale, pinuzale, sagardozale, soinuzale, umezale / aurrerazale, eginzale, jakinzale, kiskalizale…
  • Tamal andija Euzkeltzandian diran gixon on eta abertzale zintzuak ezagutu ta baten asmuak ontzat-artuten ikustia. (Azalpenak eta beste, "Lauaxeta")
  • Eta odol-garbiko Euskaldun horiek ez ziran ez auzo on, ez bakezale, ez jasankor, bañan aitzitik bortitz, urduri, guduzale ta aundi-izan anaiak: hainbat obe horrelakoak izan direlako, askoz eredugarriago baitukegu orduko Peru Abendañoko bat oraingo Perrando Amezketarrak oro baño. (Artikuluak, Mirande)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Izenondo elkarteak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3