Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:2:2

Mendekotasunezko izenondo-elkarteak

Hemendik aurrera aztertuko ditugun izenondo-elkarteetan, bi osagaien arteko erlazioa mendekotasunezkoa izango da. Eskuineko osagaia, adjektiboa, izango da burua (elkarte osoari kategoria ematen diona) eta ezkerreko osagaia, berriz, harekin modifikatzaile edo osagarri harremana izango duena1.

Izen elkarteetan egin dugun bezala, osagaien kategoria eta bien arteko harremana hartuko ditugu kontuan azpisailak egiteko.

Mendekotasunezko izenondo-elkarte hauek ikusiko ditugu:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Mendekotasunezko izenondo-elkarteak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3