bihotz-altxagarri hitz elkartuaren egiturakoak aztertuko ditugu atal honetan. Hauxe da hitz elkartu hauen egitura:
Izena + adj[aditzoina+-garri]adj |
Balio arazlea daukan -garri da adjektibo-elkarte hauetako mugakizuna osatuko duena; beldurgarri, mingarri, izugarri edo lotsagarri adjektiboak sortzen dituena, alegia. Osagarri-buru egiturako elkarteak direnez, mugatzailea, ezkerreko izena, adjektiboaren osagarria izango da. Beste hitz batzuetan esanda, aditzetik eratorririko adjektiboa den heinean, aditz horren barne-argumentua da ezkerreko izena. Eta adjektibo-elkarteak kalifikatzen duen izena, ostera, aditzoinaren subjektua.
Ikus adibideok:
Adibide horietan honela ulertzen ditugu bihotz-urragarri, bertsogintza buru-aringarri eta ohartxo neke-aringarri: ‘sentipenak bihotza urratzen du’, ‘bertsogintzak burua arintzen du’ edo ‘ohartxoek nekea arintzen dute’.
Marraz elkarturik nahiz bereiz idatz daitezke bi osagaiak mota honetako elkarteetan.
lanaren aipamena nola egin...