Adjektibo kategoriakoak dira hemen aztertuko ditugun egiturak, baina lehen elementua partizipioa da, ez aditzoina; beste hitz batzuetan esanda, ez da kategoria lexikoa. Horrexegatik hartu dira elkarketaren eta sintaxiaren arteko mugako egituratzat (Odriozola 2004); Hitz-Elkarketa/3 lanean ere sail berezitzat hartzen dira egin berri(a), irakurri berri(a), hil zahar eta horien antzekoak1.
Egitura hau dute hemen aztertuko ditugun hitz elkarteek:
partizipioa + arin, berri, zahar |
Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratuz gero, ohartuko gara berri izen eta adjektibo kategoriakoa izan daitekeela:
Hor ikusten denez, aditzaren era burutuaren ondoren ere erabil daiteke berri, “duela oso gutxi” esanahia gehitzen diola. Aditz jokatuaren barruan aurki daiteke azken adiera horretako berri: etorri berri da, irakurri berri dut2, edo adjektibo sintagmak osatuz: liburu irakurri berria, eskuizkribu aurkitu berriak… Bigarren erabilera horretakoak adjektibo-sintagmak diren heinean, kategoria hori berri mugakizunak ematen diela ondorioztatu behar dugu.
Edozein [partizipio + berri] bihur daiteke adjektibo-sintagma:
Predikatu funtzioa ere bete dezakete, beste edozein adjektibok bezala: oraintxe dago amaitu berri hogeita hamar pisuko eraikin ederra…
Bestalde, izen balioan erabiltzen ditugu jaioberri edo ezkonberri (aditzoina mugatzaile duena eta, horrenbestez, egiazko adjektibo elkartutzat har daitekeena). 3
Adjektibo-elkarteez gain, postposizio-sintagmak ere osa ditzake ‘partizipioa + berri’ segidak: abiatu berri hartan, bekatu egin berrian, errebelatu berrian, hasi berri hartan, jaio berritan…
Bereiz idaztekoak dira berri bigarren osagai duten egitura hauek.
berriren kontrako adiera ematen du egitura hauetan zahar adjektiboak: hil zahar, ibili zahar, jan zahar… Ez da oso egitura emankorra.
Eta badira arin adjektiboa duten bakan batzuk ere: egin-arin, erre-arin, jan-arin, landu-arin… 4
lanaren aipamena nola egin...