Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:3:2:1

izena + aditza

Esan dugu mendekotasunezko aditz-elkarteetan bigarren osagaia, mugakizuna, aditz kategoriakoa izaten dela, eta horrek ematen diola aditz kategoria elkarte osoari. Lehen osagaia, berriz, izen kategoriakoa izaten da askotan:

  • antzaldatu, bideberritu, bihotz-aldatu, esku-etendu, gurutziltzatu, herrialdatu, hostoberritu, hotzildu, itxuraldatu, larririki, lepomoztu, letraldatu, lokartu, maitemindu, odol hoztu, odolustu, uhanditu (ur + handitu)…
kakotxa Santa Ines, Iraetan maitemindu nitzan igez, ango neskak mantentzen ez da errez. (Atsotitza)kakotxa

Ezaugarriak

Hitz-elkarteen ezaugarrik betetzen dituzte goiko aditzok:

  • bi osagaiak hurrenkera berean aurkituko ditugu beti (*arbola ez da berritu osto, *gure laguna ez mindu maite)
  • osagaiek ez dute modifikatzailerik onartzen (*antz handi aldatu, *herri txiki aldatu…)
  • azentu bakarraz ahoskatzen dugu aditz elkartua…

Aditz elkartu horietatik batzuk da motakoak dira; edo, agian zehatzagoa da da/du motakoak direla esatea, inkoatibo-kausatibo bikotea osa dezaketenak (berezia da lokartu, da motakoa izanik ere, lo mugatzaileak oraindik ere ergatibo-marka gordetzen baitu). Beste batzuk, berriz, du motakoak dira: esku-etendu, gurutziltzatu, larririki (larru + ireki), lepomoztu…

Argi ikusten da aditzaren kategoria ondorengo adibideetan:

Izenaren eta aditzaren arteko harremana

Izenak aditzarekin zer motatako harremana duen aztertzean, ohartzen gara perpaus batean postposizio-sintagmaren eta aditzaren artean dagoenaren parekoa dela gehienetan: ‘herriz aldatu’, ‘odolez hustu’, ‘gurutzean iltzatu’, ‘itxuraz aldatu’, ‘eskuz etendu’… Lardizabalen eta Ubillosen adibideetan, ostera, izen mugatzailea aditzaren barne-argumentuari, objektuari, dagokio.

Idazkera

Idazkerari dagokionez, ikusi dugu bi osagaiak elkarturik ematen direla, edo marratxoz loturik.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "izena + aditza", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3