Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:3:2:2

Leku-denborazko mugatzailedunak

Azpiatal berezi batean bildu zituen Euskaltzaindiak (1991) aurre, azpi eta gain motako izenak lehen osagai dituzten aditzak:

  • aurreikusi, azpikontratatu, azpimarratu, gainbegiratu, gainbihurritu, gainezarri, gainelikatu, gainzuritu…
  • William ShakespeareGero tinta gorriz azpimarratu zuen nere izena presoen zerrendan eta gorriz markatu ere nere bi galtza izterrak eta bizkarra. (Oroitzapenak, Larzabal, P.)
  • Amaia: ustekizunak Psikologi gaindiko gertari nausienak gainbegiratu ondoren, aitortu behar dugu, noski, Shakespeare-kin batean, badirela: (Artikuluak, Mirande)
  • Esia gainbiurrituz utsartez utsarte,
    sugea belar tartean bezala ari dire. ("Euskaldunak", "Orixe")

Edo gora adberbioa mugatzaile dutenak:

Azken batean, mendekotasunezko izen elkartuetan ikusi ditugun mugatzaile bereziak ditugu hemen ere, han esan bezala pre-, sub-, supra-… erdal aurrizkien ordainak emateko baliatu ditugunak (ikus Mugatzaile bereziko izen elkarteak atala):

  • prejubilacion > aurrejubilazio, subindice > azpiindize…

Gaztelaniazko sub-, sobre- aurrizkidun aditzen ordainak eratu ditugu euskaraz leku-denborazko mugatzaile hauen bidez. Bi osagaien arteko erlazioa ‘modifikatzaile-buru’ motakoa da.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Leku-denborazko mugatzailedunak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3