Erabiltzaile Tresnak


morf:4:4:4:3:2:3:3

izena + izan

Bi motatako aditzak bereiz ditzakegu izan aditzaren balioen arabera (izan naiz / izan dut):

  • Lehen motakoak dira: beldur izan, egarri izan, gai izan, gose izan, lotsa izan…
  • Bigarren motakoak, ‘izena + *edun’: balio izan, behar izan, damu izan, ezagun izan, gorroto izan, higuin izan, maite izan, merezi izan, nahi izan…

Esapide hauetan ere osagaiak lekuz alda daitezke: bihotz-bihotzez zaitut maite, zu zara horren beldur… Eta ‘izena + egin’ esapideetako aditzaz esan dugunaren haritik, aditz arinak direla, alegia, hauetan ere izan eta *edun ia laguntzaile soilak direla esan daiteke, aditzaren aspektu balio desberdinak adierazteko bidea: maite izan dut, maite izaten dut, maite izango dut…

Emankortasuna

Emankortasunari dagokionez, Hitz-Elkarketa/3 lanean esaten den bezala, adibideek zerrenda dagoeneko osatua eratzen dutela dirudi; azkenaldian ez da berririk sortu. Beste modu batera esanda, egitura hauek ez dira gaur emankorrak.

Adibideak

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "izena + izan", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3