Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:2

Izen bizidunak

Izen bizidunak sortzen dituzten atzizkiak aztertuko dira hemen. Bestela esanda, hemen jasotako atzizkiekin sortzen diren izenak jarduera bat egiten duten gizakiei dagozkie, lanbide bat duten gizakiei:

Predikatu osagarri1 gisa ere erabil ditzakegu izen horiek:

  • Nire ama saltzailea da.
  • Uxue Alberdi bertsolaria da.
  • Aneren gurasoak harakinak ziren.

Atzizki hauek izen sortzaileak direla esan dugu, baina literatura tradizioan sarri ageri dira -ari, -le edo -tzaile atzizkien bidez sorturiko hitzak izen baten ondoren, hau da, izenondoen lekuan 2:

Halako izen batzuek, gainera, izenondoek bezala jokatzen dute, eta kuantifikazioa onartzen dute:

  • Haizea oso langilea da.
  • Ez nekien hain langilea zenik.
  • Haizea Amaiur baino askoz langileagoa da.

Horrenbestez, izenak ala izenondoak dira -ari, -le edo -tzaile atzizkiekin sortzen diren hitzak? Gramatika honetan bertan izen bihurturiko izenondo gisa jasotzen dira zientzialari, ekonomialari, ikertzaile, kimikari, aurrelari eta atzelari. Hala ere, izenondoaren atalean hau jaso da:

  • “Egia da kantari edo saltzaile gisako hitzek adjektiboen funtzioa izan dezaketela euskaraz (neska kantari, gizon saltzaile…) baina, nolanahi ere, horiek, adjektibo balira, adjektibo arrunten artean sartuko lirateke. Egokiagoa da, zernahi gisaz, izentzat hartzea, batzuetan adjektibo gisa erabiltzen ahal badira ere, beste izen batzuekin gertatzen den bezala: gizon umea da hori edo mutiko astoa esaten dugu, edo neska oiloa, nahiz ume, asto eta oilo izen hutsak diren, batzuetan adjektibo bezala erabiltzen ahal direnak. Hortaz, horiek ere ez ditugu adjektiboen artean sailkatuko”.

Horrenbestez, eta zalantzak gorabehera, oro har, atal honetan aztertzen diren atzizkiak erabiltzen dira 'zerbait egiten duen gizakia' izendatzeko. Horregatik aztertuko ditugu azpisail honetan, eta, ez izenondoetan.

1 Loturazko aditz baten bidez, perpausaren subjektuari (edo beste izen sintagma bati, objektuari, adibidez) lotuta ageri den adjektibo edo izen sintagma.
2 Zenbaitetan izen horiek bizigabeak dira baina zerbait egiteko gaitasuna nabarmentzen da -ari atzizkia duen bigarren osagai bat ondoan emanez.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Izen bizidunak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3