Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:2:5

-sa

-sa atzizkiak ere izen bizidunak sortzen ditu, eta horretarako, izen bizidunak hartzen ditu oinarrian; zehazkiago esateko, pertsona adierako izenak:

  • alarguntsa, artzaintsa, laborarisa, medikusa, hostalertsa…

Ipar Ekialdeko testuetan ageri da nagusiki, eta badu alomorfo bat, -tsa, sudurkariaren ondoren ageri zaiguna.

Laborari, artzain, mediku, alargun… emakumeak adierazteko baliatu da -(t)sa. Horrelakoa da jainkosa ere. Euskarak oro har genero-markarik ez duen arren, eginkizuna hori du -sa atzizkiak. Joera horri jarraituz, azken urteetan alkatesa hedatu da euskara batuan ‘alkate andrea’ adierazteko. Horietako gutxi jaso ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak; batasunerako hedatuagoak diren andre artzain, dekano andre/andre dekano hobetsi dira lanbide jakin bat duena emakumea ala gizonezkoa den zehaztu nahi denerako (Hitz-Elkarketan, Aposizio elkarteak aztertzean jardungo dugu horrelako egiturez.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-sa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3