Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:3

Izen multzokariak

Azpisail honetako atzizkiek sortzen dituzten izenek multzoa, kolektiboa, kantitatea… adierazten dute. Euskara estandarrari begira, -di eta -eria dira hitz berriak sortzeko gehien erabili diren atzizkiak; azpisail honetako gainerako eratorpen-atzizkien eremua nahiko mugatua da.

Bestalde, lehen ere esan dugu euskara estandarrean asko hedatu dela -go atzizkiaren bidez multzokari balioko izen eratorriak sortzeko joera (biztanlego, entzulego, irakaslego, etab.); baina -go atzizkiak ez du halako baliorik izan literatura-tradizioan. Horien ordez, azpisail honetako -eria atzizkia gomendatu du Euskaltzaindiak multzokaria adierazi behar denerako. Nolanahi ere, oro har, euskaraz literatura-tradizioan askotan plurala erabili izan da izen multzokariaren ordez: biztanleak / biztanleria, ikusleak / ikusleria, ikasleak / ikasleria, entzuleak / entzuleria…

Honen inguruan Euskaltzaindiak -go atzizkia eta izen multzokariak araua eman zuen.

Atzizki hauek aztertuko dira hemen:

Gaian sakonduz

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Izen multzokariak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3