Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:3:7

-tegi, -keta

Nagusiki balio multzokaririk izan ez arren, halako balioa hartzen dute -tegi atzizkiaren bidez sortu ditugun izenetako batzuek: arautegi, izendegi, ordutegi. Hala ere, Tresna, objektua, lekua adierazten duten izenak sortzen dituzten atzizki izen-sortzaileen atalean ikusiko dugunez, ‘leku’ adierako izenak sortzen ditu, batez ere, -tegi atzizkiak.Larreko

Zenbait euskalkitan, Iparraldekoetan eta ekialdekoetan, bereziki, -keta atzizkia aurkituko dugu -te atzizkiaren baliokide: elurketa, ostosketa. Ikus ondoko adibideak:

  • Elhurketa handia erori da, il est tombé une grande quantité de neige. (Diccionario manuscrito vasco-francés, Duvoisin)
  • Martxoko ostosketak, berrogei eguneko ekaitzek. (Naparroako Euskal Esaera Zarrak., Intza, D.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tegi, -keta", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3