Atal honetan aztertuko ditugun atzizkiek “Tresna, objektua edo lekua” adierazten duten izenak sortzen dituzte. Atzizki hauek aztertuko dira1:
Oinarriaren kategoria kontuan hartuta, bi atal nagusitan bana daitezke azpisail honetako eratorpen-atzizkiak:
Denek sortzen dituzte izen konkretu, bizigabe, zenbakarriak. Adierari dagokionez, berriz, hiru motatakoak aurkituko ditugu:
Emankortasunaren aldetik, berriz, badira aldeak azpiatal honetan aztertuko ditugun atzizkien artean. Baina argi dago euskal lexikoa gaurkotzeko baliatu ditugula atzizki hauetako bat baino gehiago, ondoren ikusiko dugun bezala.
Aditzoinari erantsirik, ekintza horretarako baliabidea edo tresna adierazten duten atzizkiak ikusiko ditugu lehenik. Oinarrian aditzoina izanik, nolako argumentu-egitura duen eta atzizkiak argumentu horietakoren bat xurgatzen duen ala ez aztertu beharko dugu. Berehala ikusiko ditugun izen eratorri horietako batzuen definizioak lagundu diezaguke horretan.
Euskaltzaindiaren Hiztegira jotzen badugu, lehenik zer motatako aditzoinak ditugun kontsulta dezakegu. Berotu, esaterako, da/du motako aditza da; hau da, berotu da zein berotu du moduan erabil daiteke; zerbait berez berotzen da, edo zerbaitek edo norbaitek berotzen (beroarazten) du. Aditz ‘inkoatibo’ esaten zaie berotu da motakoei, eta ‘kausatibo’ (edo ‘arazle’) berotu du motakoei.
Horrelakoak dira -garri, -gailu edo -ki hartzen duten aditz gehienak: bigundu, edertu, gorde, gogortu, indartu, luzatu, ondu, sendatu, edo tapatu. Beste batzuk du motakoak ( gantzutu) edo da motakoak ( bizi, jostatu, oroitu) 2. Estekatu, berriz, du/zaio motakoa da.
Begira diezaiegun orain hiztegietako definizioei, bereziki Euskaltzaindiaren Hiztegikoei eta Egungo Euskararen Hiztegikoei. Berehala ohartuko gara askotan adiera bereko izenak sortu direla aditzoin bati -gailu zein -garri erantsiz:
Hiztegiek jaso ez arren, corpusetan ageri da bikote hauetako -gailu atzizkidun izena ere: euskailu/euskarri, indargailu/indargarri, luzagailu/luzagarri.
Beste batzuetan -gailu atzizkidun izena bakarrik aurkituko dugu:
Aditzoina zein motatakoa den ikusi ondoren, azter dezagun, izen eratorrien adieren argitan, aditzoinaren zein argumenturi dagokion atzizkia (zein argumentu hartzen duen bere gain). Pausoka joango gara gauzak argitzen:
lanaren aipamena nola egin...