Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:4:0:3

-ki

Beste hainbat atzizkirekin gertatzen den bezala, -ki bat baino gehiago bereiziko dugu SEGen, oinarriaren kategoria eta atzizkiaren adiera kontuan hartuta. Hala egin zuen Azkue, R. M.k ere. Hiru -ki bereiziko ditugu funtsean: izenak sortzeko erabiliko dira horietako bi, 'tresna, baliabidea' adierako izenak sortzeko bat, eta 'objektua, produktua' adierako izenak sortzeko bestea. Horietatik lehena aztertuko dugu lerro hauetan. Baina bada beste -ki bat ere, aditzondoak sortzeko erabiltzen duguna:Beroki batek baino gehiago berotzen du giza gorputzak

  • beroki → izena (baliabidea:'berotzeko balio duena')
  • jaki → izena (objektua, produktua: 'jateko gaia')
  • ozenki → aditzondoa

Hemen aztergai dugun -ki hau aditzoinari eransten zaio, goraxeago esan bezala, nor-nork motako aditzoinei, eta ‘baliabidea’ adierako izenak sortzen ditu: beroki, estalki, iragarki, iragazki, tapaki.

Horrez gainera, mota horietako izenei erants dakizkiekeen atzizkiak ager daitezke ondoren, hala nola, -gile edo -gintza, iragarkigile edo iragarkigintza hitzak sortuz.

  • Pedro Manuel Soraluze Zubizarreta (XIX. mendearen erdialdera, Donostia, Gipuzkoa - 1919ko abenduaren 1a, Donostia, Gipuzkoa) euskal historialari, kazetari eta iragarkigile bat izan zen. (“Pedro Soraluze”, Wikipedia)
  • […]euskal iragarkigintza txikerra da, telebista produkzioa ere oso txikia, eta irratian, gauzak itxuraz aldatzen ari badira ere, beste lurraldeetako formato berbereak (disko deitutako musika,…) berregitea da nagusi; eta bapo funtzionatzen duen bakarrak eguneroko prentsa da. (“Komunikabideetan ekonomi lojika erizpide politikoak ordezkatzen hasi da”, Ramon Zallo, Argia)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-ki", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3