Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:4:1

'objektua, produktua'

Izen konkretu, zenbakarriak sortzen dituzten atzizkiak aztertuko ditugu ondoren, ‘objektua’ edo ‘produktua’ adierazten dutenak (adierari dagozkion salbuespenak atzizki bakoitza aztertzean ikusiko ditugu). Batzuek aditzoinari eransten zaizkio eta beste batzuek, ostera, izenari. Badira bi motatako oinarriak onartzen dituztenak ere. Emankortasunari dagokionez ere guztiak baliatu izan dira euskara estandarrean hitz berriak sortzeko. Aditzoina nor-nork motakoa izan ohi da (argumentu-egitura egilea-gaia nahiz esperimentatzailea-gaia izanik, oro har) eta, atzizkiak barne-argumentuari, gaiari, egiten dio erreferentzia: jaki, erreki, emankizun, igarkizun, eskari, janari, eranskin… oinarrian dagoen aditzaren objektuarekin du zerikusia izen horien esanahiak.

Atzizki hauek landuko ditugu atal honetan:

  • -ki: jaki, odolki…
  • -kizun: asmakizun, kontakizun, ospakizun…
  • -kin: hondakin, etekin…
  • -ko: belarritako, oinetako…
  • -kari: edari, gertakari, astekari…
  • -kada: ostikada, makilakada……

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "'objektua, produktua'", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3