Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:4:1:6

-kada

Lehenago aztertu dugu beste -kada atzizki bat, izen multzokariak sortzen zituena. Oraingo honetan 'objektua, produktua' adierako izenak sortzen dituena aztertuko dugu.

Oro har -kada da adibide gehienetan aurkituko dugun aldaera, eta -ada zaharkitua geratu dena. Hor dago, adibidez, OEHko datua, Larramendiren 1745eko aizkorada sarrerari, aizkorakada nagusitu zaio testuetan. Eta azken forma honi eman diote sarrera hiztegiek. Boxeolariek ukabilkada gogorrak ematen dizkiote elkarriz Izen konkretu, bizigabea du oinarri atzizki honek eta sortzen duen izenak, berriz, ‘kolpea’ (oinarriko izenak adierazten duen zeraren bidez emandakoa) adiera hartzen du barnean: aizkorakada, egurkada, harrikada, makilakada, ostikada…

  • Milla aldiz bai entzun zituan, bakartasunaren erdian jarrita zegoala, urrutiko trumoiaren orrua, ekaitz aizearen durundia, artzaiaren deadar luzea, egurgillearen aizkorakada neurtua;[…] (Garoa, Aguirre, D.)
  • Nikanor-ek, izparringiak lurrera bota eta atzerantz begiratu eban, ostikada zolia nok emon ete eutsan. (Batetik bestera, Erkiaga, E.)
  • Lenengo: aginduten jaki ez inori gatxik egitia obraz; eta alan egiten dau pekatu, ez bakarrik norbait ilten dbenak, baita bere borondatez, edo guraz epairen bat egiten deutsezanak, arrikada, makilakada, ukabilkada, edo ostikadaren bat emoten deutsnak, edo beste gatx andiren bat egiten deutsanak; eta ez bakarrik egingo dau pekatu mortal, baita bere osotu, edo erresistidu biarko dituz ein daben gatx onetatik datozan kalte guztijak. (Urteco domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Astarloa, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-kada", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3