Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:4:sak

Tresna, objektua, lekua:

Gaian sakonduz

  • Azalpen hau dakar Euskal Gramatika laburra: Perpaus Bakuna lanak aditz inkoatibo eta arazleei buruz:
    • Aditz inkoatiboek nork sintagma bat hartzen dutenean, aditzaren ekintza berez suertatu beharrean norbaitek bortxaturik gertatu dela adierazi nahi dugu, aldaketa horrek eragileren bat izan duela edo, esanez. Horrenbestez, aditz inkoatiboak aditz arazle bihurtzen direla esan daiteke. Hauxe da euskaraz dugun beste sail aldaketa argi bat:
    • [nor, inkoatiboa] → [nor-nork, arazlea]
    • Dena dela, arazle deitu ditugu lehenago arazi hartzen duten aditzak ere. Badirudi, hortaz, aditz arazle guztiak ez direla berdinak: “bete da” inkoatiboa baldin bada, “bete du” arazlea izango litzateke, baina honekin batera ditugu “bete arazi du” eta “bete arazi dio”, hauek ere arazleak. Aditz inkoatiboak dira egoera aldaketa bat adierazten dutenak, edo ekintzaren hasiera adierazten dutenak: “ontzia bete da” diogunean edo “aitona hil da” diogunean, argi ikusten da hor egoera aldaketa bat suertatu dela: hutsik zegoen ontzia lehenik, eta orain betea dago; aitona bizirik zegoen, baina orain ez da bizi.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Gaian sakonduz", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3