Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:5:0

-zio

Atzizki erromantze hau oro har maileguei eransten zaiela dio Villasantek, baina euskal oinarriei erantsirik ere aurki daitekeela. Forma estandarra -zio bada ere, euskalki batetik bestera aldaerak dauzka atzizki honek:

  • -ziño → Bizkaierazkoa
    • Itzul ezazu zure espiritua zenbait lan onetara, zeren hek zure bihotzean sarturik eta lekua harturik, kanporako ituzte tentazione eta gogoramendu gaixtoak. (Philotea, Pouvreau, S.)
    • Zeinbat asmazino ta atxakija emon ez darue? Ateraten badot, edo urten etxeti urtia osotu baño leenago, dongaro esango da. (Confesio ona, Moguel, J. A.)
    • Onelan, bada, bakotxa bere madarikaziño, birao ta añeneetan da ezagun nongoa dan, infernukoa dala. (Gueroco Güero, Añibarro)
    • Ai, zenbat asmazinoe daukazan Luziferrek arimaak itxutu ta sakramentubeen grazijaak galerazorik, katigatuteko geijago ta geijago bere lazu gogorretan. (Baseerritaar nequezaleentzaco escolia, Moguel, J. J.)
  • -zino, -zione → Lapurterakoak (nahiz bigarrena izan indar handienekoa)
    • Badire misterio hunen siñhestearen gaiñean tentazione borthitzak dituztenak, baiñan hori heldu da hobeki etsaiaren maleziatik, ezen ez hekien fede eskasetik. (Jesu-Kristoren imitazionea, Xurio, M.)
    • Ematen du egia hau argi zabalerat konparazione huntaz: emozue (dio Jesu-Kristok) zuen izpirituari ikhusten duzuela familiako aita bat bere etxetik atheratzen argitu orduko mahatstizainketarat, eta aurkhitzen dituela. (Testamen çaharreco eta berrico historioa, Larreguy)

Villasantek berak ere -zio proposatu zuen literatur hizkuntzarako, bokalarteko kontsonante sudurkaria erortzea oso fenomeno ezaguna delako, eta -zio delako literatur hizkuntzan azken urteetan hedatuena. Villasanteren gomendio hori eta aldaeren hedadura aintzat hartuta -zio forma hobetsi du Euskaltzaindiak. Hala dio horren inguruan eman zuen Zio izenarekin argitaratu zuen 9. arauan.

Oro har, -tu motako partizipioa hartzen duten aditzoinei eransten zaie atzizki hau eta sortzen diren izenek ‘ondorioa’ adiera izaten dute: amorrazio, asmazio, begitazio, burutazio, deizio, gogorazio, harrizio, kantsazio, segizio.

Adibide hauetan ikusten da -zio atzizkiaren bidez sortzen diren izenek onartzen dituztela ondoan izenondoa, plural marka…:

Baina badira adibideak gertaera-izentzat har ditzakegunak:

  • […]txorakeriarik eta alferrikako buru-kantsaziorik gabe. (Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola)

Nolanahi ere, atzizki honek ez du ia emankortasunik gaur egun hitz berriak sortzeko.

Euskaltzaindiak honetaz

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-zio", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3