Atzizki hau ere, -ada bezala, nahiko ihartua da, hainbat hitz sortzeko erabili den arren.
Villasanteren ustez, -antza aldaera da atzizki erromantze honen lema, nahiz Mitxelena, K.k berak esan bi formak -antza (erdal -ança zaharra) eta -antzia (erdal -ançia) latinezko atzizki beretik eratorriak direla.
Atzizki honekin sortutako izenen oinarrian mailegu bidez hartutako aditzak aurkituko ditugu; eta behin baino gehiagotan zalantza ere sor dakiguke benetan euskaraz eratorria ote den, ala izen osoa den maileguz hartua: esperantza, perseberantzia, usantza… Nolanahi ere, emankortasun urrikoa izan da euskal lexikoaren ondarean: akabantza, alegrantzia, eskudantzia, fidantza, frogantza, obligantza, salutantzia, signifikantza…
Adjektiboa, bat zenbatzailea, erakuslea… ondoan har dezaketenez, ‘ondorioa’ adierako izenak direla esan daiteke:
lanaren aipamena nola egin...