Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:5:12

zero atzizkia

Teresa Cabré Inolako atzizkirik gabe, hau da, marka formalik gabe, aditzetik eratortzen den izenaren berri emateko erabiltzen da kontzeptu hau. “Zero” hitzaren ordez, Ø ikurra ere erabiltzen da.

Hizkuntzalari askok erabili duten kontzeptua da zero atzizkiarena, beste askoren artean Varelak (1990) edo Spencer-ek (1991). Beste batzuek, Cabré i Rigauk (1985), esaterako, 'aldaketa sintaktikoa' terminoa erabili dute honetarako.

Halako aldaketen auzia zertan datzan ere aipatzen dute horiek: nola jakin zein den oinarria eta zein eratorria? Euskaraz irabazi, eduki, ukitu, isuri eta abarren kasuan, izena da aditzetik eratorria ala alderantziz? Beste batzuetan amai-amaitu, jorra-jorratu, aipu-aipatu… bezalako bikoteak ditugu, non ezin den besterik gabe onartu aditza dela izenetik eratorria (ikus -tu atzizkia aztertzean honetaz Mitxelena, K.k dioena). Euskaltzaindiaren Gemma Rigau EGLU-II lanean (1987c: 84) “partizipioaren forma ukanik ere, izen hutsak dira” esaten da, eta beste hau gehitzen da itzuli, bizi edo erauntsi modukoez: “izen izaera hori zer gisaz lotua den itxura bereko aditzarekin, hemen aipatzerik ez dugun arazoa da”.

Berez adjektiboa izen bihurtzen denean, alegia, izen balioan erabiltzen denean, edota partizipioa adjektibo bihurtzen denean ere, modu honetako aldaketak genituzke.

Erreferentziak

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "zero atzizkia", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3