Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:1:5:6

-ginan, -ginean

-ginan eta -ginean bi atzizkiok erabiltzen dira 'gertaera' adierazten duten izenak sortzeko. Oinarrian izena hartu ohi dute, eta adibide hauek erakusten dutenez, aurretik daramaten izena 'egiten aritzea' esan nahi dute: bertsoginan (bertsoak egiten), txorixoginan (txorixoak egiten), kakaginan (kaka egiten), txixaginan (txixa egiten)…

Eulogio Gorostiaga familiagaz “Zertan?” galderari erantzuten diote -ginan atzizkia daramaten hitz horiek guztiek eta adizlagun funtzioa betetzen dutela esan genezake:bertsotan, kaka egiten… eta “zerbait egiten” esan nahi duela ondoriozta genezake.

Bizkaieraz sarri erabiltzen dela ikus daiteke. Hala erakusten du Amuriza, X.k Bizkaieraz bertsotan lanean. Lan horretan bizkaieraren zenbait ezaugarri jasotzen ditu eta atzizkien atalean honela dakar:

Bestalde, Labayru bizkaierazko hiztegiak adibide hauek dakartza:

  • hil aginean | aginik adb. lok. “a punto de morir, agonizando.”
  • aginean postp. “a punto de.”
  • ahaleginean adlag. “mucho, todo lo posible; con todas las fuerzas.”
  • egin-eginean adlag. 1 “precisamente, exactamente.” 2 adlag. “justamente.”

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-ginan, -ginean", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3