Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:2:1:2

-tsu

Esan dugunez, ugaritasuna adierazten duten izenondoak sortzeko erabiltzen dugu -tsu atzizkia ere. Gogoratu baina, beste -tsu atzizki bat ere badela, atzizki txikigarria, alegia.

Lemari dagokionez, aldaerarik zaharrena -zu izan arren (Mitxelena, K. (1971)), zalantzarik gabe izenondo berriak sortzeko aspaldidanik -tsu da baliatzen duguna.

  • Aun cuando en el léxico compitan aún -zu y -tsu (en Rentería, por ej., se dice mukizu 'mocoso', zorrizu 'piojoso', pero berritsu 'charlatán', olotsu 'orgulloso', etc.), el predominio de -zu en nombres de lugar es tan absoluto que basta para asignarle una mayor antigüedad, presunción que confirman otros indicios concurrentes. Así, es -tsu, la forma en apariencia más reciente, la que está desplazando a -zu casi en todas partes, si no en todas. (Toponimia, léxico y gramática, Mitxelena, K.)

Pirinioak oso menditsuak dira -tsu atzizkiak edozein eratako izenak har ditzake oinarrian:

  • izen abstraktuak: adore > adoretsu, borondate > borondatetsu, kemen > kementsu…
  • izen zenbakaitzak: ke > ketsu, koipe > koipetsu, ur > urtsu…
  • izen zenbakarriak: harri > harritsu, mendi > menditsu, zorri > zorritsu…

Izenondo eratorriei ‘ugari’ esanahia ematen die -tsu atzizkiak; hau da, oinarri den izenak adierazten duena ugari duen izenaz predikatzen diren adjektiboak sortzen ditu. Paraje menditsu ‘mendi ugari dagoen parajea’ da, pertsona adoretsu ‘adore handiko pertsona’, udare urtsu ‘ur ugari duen udarea’, gai garrantzitsu ‘garrantzi handiko gaia’, etab.

Ikus -tsu atzizkiaz sorturiko izenondo zenbait: abegitsu, adimentsu, adoretsu, ahaltsu, aldapatsu, arantzatsu, Arantzazu, arduratsu, arriskutsu, behartsu, berritsu, bizartsu, borondatetsu, boteretsu, bulartsu, burutsu, egitekotsu, euritsu, eztitsu, garrantzitsu, haizetsu, harritsu, herratsu, iletsu, indartsu, itzaltsu, kementsu, ketsu, koipetsu, koleratsu, menditsu, mukizu, odoltsu, osasuntsu, ospetsu, pozoitsu, sutsu, zaporetsu, zorritsu…

  • honela da gure Anjela: trebe eta zintzoa gizon artean, eztitsu eta mamitsua zuen artean. (Maitasunak, Barriola)
  • Dollorkume zelebre ta abegitsu zen, izan ere, Zaldunbide ura. (Itxasoa laño dago. Xanti Andia itxas-gizonaren bizitza ta kezkak, Etxaide, J.)
  • Denbora hertsia eta egitekotsua da heriotzeko denbora. (Guero, "Axular")
  • Bethi izatu ziren
    jende hek herratsu,
    Jesus lurrean zeiño / bethi koleratsu? (Egia katholikak, Gasteluçar)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tsu", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3