Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:2:3:2

-kin

'Izaera, joera' adierazten duten izenondoak sortzen dituen -kin atzizkia aztertuko da atal honetan, baina gogoratu, lehen ere aztertu dugula beste -kin bat, 'objektua, produktua' esanahia duten izenak sortzen dituena, hain zuzen. -bera eta -kari atzizkien pareko dugu -kin hau ere, nahiz emankortasun urrikoa izan. Iparraldeko testuetan adibide gutxi batzuk besterik ez dugu aurkituko: haurkin “amante de los niños”, jendekin “sociable, cortes”, lagunkin “Sociable, buen compañero, simpático”1

1 Gaztelaniazko definizio hauek guztiak OEHtik atera ditugu

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-kin", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3