Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:2:3:5

-kari

'Izaera, joera' adiera daukaten izenondoak sortzeko erabiltzen den -kari atzizkia aztertuko dugu atal honetan. Baina gogoratu, lehen ere aztertu dugula beste -kari, bat, objektua, produktua adiera duten izenak sortzen dituena. Maurice Harriet Atzizki hau Iparraldeko testuetan ageri zaigu, batez ere. Izen konkretuei eransten zaie, bizidun zein bizigabeei, eta 'zaletasuna' edo 'joera' adierako adjektiboak sortzen ditu: andrekari 'andrezalea', bizikari 'langilea eta aurreztailea', emaztekari 'mujeriego' OEH, gibelkari, handikari 'handizalea', lagunkari, mutikokari, zurrupakari 'asko edaten duena'…

Ondoko adibideetan ikus dezakegu nola erabili diren adjektibo hauek testuetan:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-kari", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3