Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:2:4

Gaitasuna adierazten duten izenondoak

http://ruperak.blogspot.com.es/2011/03/josu-bergara.html "Ez ostiral aspergarri gehiagorik" ekitaldia Bi atzizki aztertuko ditugu atal honetan: -garri eta -kizun. Hauekin ere izenondoak sortzen ditugu, oro har, 'gaitasuna' adierazten dutenak.

  • -garri: aspergarri, osagarri, pozgarri, ikaragarri…
  • -kizun: ikuskizun, emankizun, eginkizun…

Oinarrian aditzoina hartzen dute bi atzizkiok, horrenbestez, orain arte bezala, hainbat alderdi ikusiko ditugu:

  • aditzoinak zein motatakoak diren
  • zein argumentu-egitura duten
  • atzizkiak zein argumentu lotzen duen
  • adjektiboaren kanpo-argumentua, izena zein argumenturi dagokion

Hauexek izan dira, gainera, azken urteetan gehientsuen aztertu diren atzizkiak (Artiagoitia 1995, 2003; Azkarate, M. 1990; Azkarate, M. eta Gràcia 1995; Gràcia et al. 2000).

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Gaitasuna adierazten duten izenondoak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3