Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:4

Aditzondo-sortzaileak

Barren aldizkaria astero argitaratzen da Elgoibarren Euskal gramatikariek jaso dituzten atzizki aditzondo-sortzaileak bildu eta aztertuko dira atal honetan:

  • -ki: ozenki, poliki…
  • -ka: arrainka, bultzaka…
  • -ro: astiro, oparo…
  • -to: ederto, polito…
  • -ero: astero, urtero…

Baina ikusiko dugunez, denek ez dute hedadura eta emankortasun bera: -ka eta -ki dira orokorrenak, literatura-tradizioan eta egun gehien erabiltzen direnak. Askoz mugatuagoak dira -ro eta -to; gaur ihartutzat ere eman ditzakegu. -ero ere ikusiko dugu, denbora adierazten duten izenei erantsirik 'maiztasuna' adierazten duen atzizkia.

Batzuetan, ordinalei -ik marka erantsirik, aditzondo gisa erabiltzen ditugun formak sortzen dira: bigarrenik, hirugarrenik…

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Aditzondo-sortzaileak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3